BBK Salak nobedade garrantzitsuak sartuko ditu 2019ko programazioan

BBK 28 azaroa, 2018

BBK Salak nobedade garrantzitsuak izango ditu 2019rako programazioan. Datorren urtean jauzi kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena emango da, batetik, 2018an programaturik dauden 261 ekitaldietan guztira bertaratuko diren 50.000 pertsonak fidelizatzeko; eta bestetik, publiko berriak erakartzeko 10. urte programatikoan agertuko diren proposamenekin. 2019an, BBK-k ahalegin garrantzitsua egingo du ziklo eta proposamen berriak gehitu eta bere kultura-eragina Bizkaiko gizarte osora hedatzeko.

Bizkaiko kultura-agendan, kalitatezko ikuskizun egonkorrak finkatzea lortu du BBK Salak, adibidez, musika, flamenko edo jazz arloetako mitoei eskainitako zikloak. Horren haritik,  2019an bikoiztu egingo dira kultura bultzatu eta sustatzeko ahaleginak, kalitatezko eta guztion eskura jarritako beste proposamen batzuekin. Honela, eta urte berriari begira, lau kultura-ziklo berri sartuko dira eszenan:

  • Emakumeek egindako musika”: proposamen fresko eta atsegina, nazioartean lehen mailan dauden emakume artistek interpretatua. Bost kontzertuko zikloa da, urteko lehenengo hiruhilekoan, hainbat estilo eta formatutan kalitatezko musika sustatzeko balioko duena, kontzientziak esnarazi eta gizon eta emakumeen artean aukera-berdintasuna sustatzeko balio duena.
  • “Classic Express”. BBK Salak musika klasikoko lan funtsezkoak eskainiko ditu 30 minutuko kontzertu lasterretan, prezio murriztuan. Sarrerarekin, kopa bat bermut eskainiko da, erosketak eginez edo poteoan hiriaz gozatzen ari direnak erakartzeko helburuaz.
  • Kandelen Artean”. Kontzertu goxo eta lasaien zikloa da, euskal taldeekin, euskal musika sustatzea bilatzen duena. BBK Sala zuzeneko musika klub bihurtuko da, eta bertan, kandelen argitan eta kopa bat hartuz, ikus-entzuleentzat oso ezagunak diren abestiez gozatuko da, tonu bare eta oso hurbilekoan.
  • Eta, azkenik, antzerkiari buruzko beste ziklo bat. Gaur egun, kalitatezko antzerki-ziklo bat sartzeko lanean ari gara nabarmen gehitzeko BBK Salaren presentzia arte-diziplina honetan.

BBK Salak urtean zehar ziklo berrien poker hau ezarriko du, bistatik galdu gabe jazz, fado edo flamenko soinuak, jada finkaturiko bere lehiaketei esker, zeren eta Kale Nagusiko zinema zaharreko eszenatokia musika, zinema, antzerki edo dantzari loturiko askotariko kultura-formatu eta ekinbideen bozgorailu kulturala izango baita (IKUS AMAIERAKO TAULA).

BESTE NOBEDADE BATZUK

Ziklo berriez gain, Bizkaiko bertoko taldeen lehiaketa, familientzako dantza, eta kaleko ikuskizunak antolatuko ditu BBK Salak.

Horren haritik, BBK Sala amaitzen ari da Bizkaiko bertoko taldeen lehiaketa, musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera bat emateko. Salan jotzeko aukera emango die BBK-k, eta kontzertuan sorturiko ikus-entzunezko materiala erabiltzeko ere bai beren sustapenerako. Sari handiak izango dira irabazleentzat.

2019an, BBK FAMILIAK zikloa guztientzako dantzara zuzenduta egongo da. Sorkuntza-apustu bat izango da, dantza eta teknologia berriak elkartu eta Bilbon ikusi gabeko pieza berdingabeak erakutsiko dituena.

Eta, azkenik, kultura kanpora atera nahi du BBK-k eta Bilboko Kale Nagusiaren erdian programatu hainbat kale-ikuskizun. Udaldian, BBK-k bizirik mantenduko du bere programazioa musika-kontzertuen eta zenbait ikuskizunen bidez. Basque Fest areto barruan eta Aste Santuan izango da; ikusiko dugu nola sartzen dugun.

2018KO BALANTZEA

2018 amaitzean, BBK Salan programaturiko ekitaldietatik (261 saio) 50.000 pertsona igaroko dira. Aurten, kultura-azpiegitura hau 170 egunetan erabili da. Programaturiko ekitaldien ia erdiak (72) musika du protagonista; 20k zinema; 9k antzerkia; 9k dantza-ikuskizunak; 11k hitzaldiak; eta beste 29k hainbat jakintza-arlo.

2010ean irekia, BBK Sala garai batean Gran Vía zinema egon zen lekuan dago, 125 metro koadroko eszenatokia du eta eserita 430 laguntzentzako lekua. Besaulki atzeragarrien sistemari esker, zutik 600 ikusle inguru sar daitezke. Orain arte maila handiko programazioa eskaini du Bilboren bihotzean, ehunka artistak beren aztarna utzi dutelarik berton. 2019an hamargarren kultura-programazioa gauzatuko du.

2018KO DATUAK

  • Programazio-egunak: 170
  • Ekitaldi-kopurua: 150
  • 75 gaztelaniaz, 25 euskaraz eta 50 beste hizkuntza batzuetan.
  • 72 musika, 20 zinema, 9 antzerkia, 9 dantza, 11 hitzaldi eta 29 beste jakintza-arlo batzuk
  • Saio-kop.: 260
  • Bertaratuak: 000 pertsona. Batez beste ia 200 pertsona saio bakoitzeko.

Egungo albiste gehiago

BBK-k aukera eman gura die musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei, eta horretarako, musika-azpiegitura nagusia, BBK Sala, bertoko artista eta talde talentudunen zerbitzura jarriko du.
Banku-fundazioak gero eta zeregin garrantzitsuagoa betetzen du osasungintzan berrikuntza-sare bat garatzeko honako hauen bidez: ospea duten erakundeak, esate baterako Biocruces Bizkaia edo Oncomatryx; ikerketako proiektu aitzindariak, FractalMed edo Ekso, adibidez; eta talentuan egindako inbertsioa, urteroko beka-deialdiarekin lurraldeko ikasle gazteek ikerketa egin dezaten
Haur-eskoletan 2019/2020 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k, Bizipoza elkartearekin lankidetzan, animazioko beste hiru film labur ekoitzi ditu beharrizan bereziak dituzten adin txikikoen eguneroko zailtasunez sentsibilizatzeko
BBK Sala musika-interpretatzaile nabarmenak, estatukoak nahiz nazioartekoak, hartzeko prestatzen ari da “Emakumeok!” deituriko zikloan
The Beach Boys lehen aldiz dator Euskal Herrira, zehazki Sondika-Bilbora eta BBK Music Legends Festival-en barruan
Ots
24
Igandea / 20:00BBK Sala

Owen Campbell

Ots
24
Igandea / 20:00BBK Sala

Owen Campbell

Mar
17
Igandea / 20:00BBK Sala

Hannah Rarity

Mar
17
Igandea / 20:00BBK Sala

Hannah Rarity

Mar
31
Igandea / 20:00BBK Sala

Eleanor McEvoy

Mar
31
Igandea / 20:00BBK Sala

Eleanor McEvoy

Mai
5
Igandea / 20:00BBK Sala

Ewan McLennan

Mai
19
Igandea / 20:00BBK Sala

Cecilia Zabala

Gure ekitaldi guztiak