BBK SOINU BERRIAK

BBK 5 otsaila, 2019

BBK-k aukera eman gura die musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei, eta horretarako, musika-azpiegitura nagusia, BBK Sala, bertoko artista eta talde talentudunen zerbitzura jarriko du. Aukera paregabea maila profesional handieneko eta akustikarik oneneko areto batean jarduteko beren sustapen eta dibulgaziorako: horixe da BBK Salak antolaturiko “BBK SOINU BERRIAK” lehen talde-lehiaketaren helburu nagusia. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute, beren sustapen-estrategian erabil dezaten. Irabazleak Bizkaia BIME Live International Music Experience delakoan joko du.

“BBK SOINU BERRIAK” zabalik izango da Bizkaian erroldaturiko edozein artistak edo gutxienez Bizkaian bizi den kideren bat duten musika-taldeek parte hartzeko, betiere ez badute diskografia-kontraturik indarrean. Genero guztiak (Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal…) onartuko dira eta parte-hartzaileen originaltasuna, nortasuna, ahalmena, talentua eta karisma sarituko dira.

Izena emateko artistek formulario bat bete behar dute BBKren webgunean (www.bbk.eus) beren datu nagusiekin, eta gutxienez hiru gai eta gehienez bost bidali behar dituzte mp3, aiff edo wav formatuan. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 28ko 12:00ak arte.

Epaimahaia

Epaimahaian izango dira Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records/ Encarta Club), Oihane Aldayturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldekoa), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro), eta lehen hautaketan 12 talde hartuko dituzte, BBK Salan jardungo dutenak apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean. Finala ekainaren 20an izango da, epaimahaiak hautaturiko hiru artista edo talde onenekin. Kontzertu guztiak streaming bidez emango dira BBKren Youtubeko kanalean.

BBK SOINU BERRIAKen irabazleak Bizkaia BIME Live International Music Experience delakoaren hurrengo edizioan parte hartuko du. BBK-k ordainduko ditu 4 gaiko EP baten grabazio-gastuak Deustuko ‘El Tigre’ estudioetan, baita StereoZona kanalak egingo duen bideoklip-arenak ere. Parte-hartzaile guztiek eramango dute besapean esperientzia ona eta lehen mailako ikus-entzunezko materiala beren sustapen eta dibulgaziorako.

Material honetan kontzertua sartuko da grabatua eta streaming bidez emana. Interpretaturiko gai guztiak muntatu eta editatuko dira bideo formatuan, eta kontzertu osoaren audioa grabatu, nahastu eta masterizatuko da, talde edo artistari emango zaiolarik.

OINARRIAK

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

(Inprimakia, behin beteta, ondorengo helbidera bidali beharko da: soinuberriak@bbk.eus)

 

Egungo albiste gehiago

BBK-k egin du beka-deialdia bere laugarren BBK BOOTCAMP campuserako; prestakuntza-sistema trinko hau AEBetatik Euskadira ekarria da, errekorrezko denboran aditu programatzaileak prestatzeko
Zer programatzeko gai dira BBK Bootcampera etortzen diren ikasleak? Erantzuna gaur eman da Icaza Colaborando-n BBK Bootcamp DEMO DAY 
Mikroskopia Estazio Herritarrak apirilaren 4tik 12ra irekiko ditu ateak eta aukera paregabea eskainiko die herritar guztiei bizi mikroskopikoa behatu, aztertu eta irudikatzeko arte-sorkuntzan.
Banku-fundazioak gero eta zeregin garrantzitsuagoa betetzen du osasungintzan berrikuntza-sare bat garatzeko honako hauen bidez: ospea duten erakundeak, esate baterako Biocruces Bizkaia edo Oncomatryx; ikerketako proiektu aitzindariak, FractalMed edo Ekso, adibidez; eta talentuan egindako inbertsioa, urteroko beka-deialdiarekin lurraldeko ikasle gazteek ikerketa egin dezaten
Mai
5
Igandea / 20:00BBK Sala

Ewan McLennan

Mai
5
Igandea / 20:00BBK Sala

Ewan McLennan

Mai
19
Igandea / 20:00BBK Sala

Cecilia Zabala

Mai
19
Igandea / 20:00BBK Sala

Cecilia Zabala

Gure ekitaldi guztiak