Komunitatea2021-05-31T12:23:51+02:00
BBK ESADE Komunitatea

2020ko udazkenean, BBK-k eta Esade Center of Social Impact-ek Eragina Neurtzeko eta Kudeatzeko Praktika Komunitate bat (EPK) sortu zuten Europa mailan, eta beste bat Espainiako estatuan. Fundazioen sektoreko profesional-talde hori gardentasun-maila handiagoa lortzeko eta esparru horretako ezagutza-trukea bultzatzeko elkartu da. Komunitateak emaitza zehatzak lortu gura ditu, adibidez, gizarte-eraginari buruzko datu-base partekatuak sortzea.

Esade Entrepreneurship Institute (EEI) erakundeak BBKrekin lankidetzan egindako “Inpaktuaren neurketatik inpakturako ikaskuntzara:  Europako fundazioen ikaskuntza-ibilbideak” txostenean ezarritako gomendioen ondorioz sortu da Praktika Komunitatea.

Gaur egun, Komunitateak bi azpitalde ditu, bat Europa mailakoa (27 fundazio) eta bestea Espainiako estatu mailakoa (19). Fundazio horiek aldizka biltzen dira praktikak eta ezagutzak trukatzeko, bai eta hainbat alderditan lan egiteko ere,  hala nola gardentasunean, ikaskuntzan, datu partekatuetan eta tresna berritzaileetan. Saio horiek pribatuak diren arren, ondorio nagusiak orrialde honen bidez partekatuko dira, sektoreko beste profesional batzuek Komunitate Praktikak sortutako ezagutzaz baliatzeko aukera izan dezaten.


Komunitatearen helburuak

Inpaktuaren Neurketa eta Kudeaketari buruz fundazioen artean gardentasuna, ezagutza-trukea eta esperientziak sustatzea.


Gune seguru bat sortzea, fundazioek beren kezkak eta baita porrotak ere partekatu ahal izateko.


Europako fundazioen sektoreari aurrera egiten laguntzea elkarrizketaren eta komunitatearen emaitzen bidez.


Fundazioen arteko lankidetzak erraztea