Berdintasunaren alde behar egiten duten Bizkaiko erakundeak sarituko ditu BBK-k San Tomas Azokaren 71. edizioan

BBK 20 abendua, 2018

BBK-k aurten genero-indarkeriaren kontra eta berdintasunaren alde lan edo behar egiten duten Bizkaiko erakundeak sarituko ditu San Tomas Azokari hasiera emateko ekitaldian, urtero legez, erakunde antolatzaileak egingo baitu hori ofizialki.

BBKri egokia iruditzen zaio elkarte hauen lan edo behar handia aitortzea, kasu honetan Bizkaian; hain zuzen ere, munduan oro har, eta gure probintzian bereziki, emakume askoren errealitateari buruzko zifrak ez dira batere baikorrak. BBK-ko lehendakaria arduratuko da saria emateaz aipaturiko erakundeei datorren abenduaren 21ean, azokaren hasiera-ekitaldian.

Festaz, gastronomiaz eta musikaz gain, elkartasunak ere bere lekua izango du azokaren edizio honetan. Areatzaren erdian, “Puntu Moratu” bat jarriko da, eta bertan nerabeentzako hainbat jarduera egingo dira, 14:00etatik 18:00etara, genero-indarkeriaren inguruan.

Bestalde, ohiko azokak aurten 275 saltoki izango ditu, datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Bilboko erdigune historikoa bete-bete egingo duten milaka lagunen gozamen bizirako. Ohiko San Tomas azokak, Bilbon urteko hitzordurik herrikoienetako batek, 71. edizioa beteko du. Bertan, 135 baserritar izango dira sasoiko produktuekin, Gabonetan Bizkaiko etxeetako jakitegiak betetzeko asmoz. Ekoizle horietako askok, urtero fruta, ortuari, gazta, ogi, txakolin, gozoki, animalia edo landarerik onenak saritzen dituen lehiaketan parte hartuko dute.

Nahiz eta zaila izan bertaratuko direnen kopurua gutxi gorabehera zenbatestea, BBK-k, erakunde antolatzaileak, espero du 100.000 lagun inguru izatea azokan egunean zehar. Gorka Martinezek, BBK-ko zuzendari nagusiak, Koldo Bilbaok, Ekonomia eta Enplegu arloaren arduradunak, eta Iratxe Uriartek, Lehen Sektorearen arduradunak, gaur BBK Salan azaldu dutenez, Gabonetako azoka ospetsu honen 275 saltokiak, beste urte batzuetan legez, hirigune historikoaren hiru gunetan banatuko dira: Areatzan 172 postu, Arriagan 48 eta Plaza Barrian 55.

Bizkaiko askotariko baserri-produktuak izango dira saltokietan. Ortuariak, frutak, gaztak, eztia, kontserbak, ogia, euskal pastela, zezina, landareak, txakolina eta sagardoa salduko dira, hau da, bertoko produktuen aukera zabala, datozen Gabon-jaietan etxe askotako menuaren parte izango direnak. Ohi legez, ‘txosnak’ izango dira talo ospetsua txorizoarekin jateko. Ausartenek ohiko hamaiketako hau dastatu beste produktu batzuez egindako bertsioetan ere ahal izango dute.

13 KATEGORIA IZANGO DITU LEHIAKETAK, ETA TXAKOLIN- ETA GAZTA-DASTATZEAK

San Tomas Azokako produktu bakoitzaren atzean, ahalegin, arduraldi eta iraunkortasun handia egoten da, BBK aurrez egoki aukeratzen saiatzen dena bizkaitarrei erakusteko. Produktu hauen kalitateak etengabeko beharra eskatzen du bikaintasunaren bila, eta urteak dira BBK-k hori aitortzen duela San Tomas Sariak emanez: gure azoketan parte hartzen duten Bizkaiko nekazari eta abeltzainei egindako gorazarrea izaten da.

Aurten, azokan izango diren ekoizleak 13 kategoria hauetan lehiatuko dira: fruta, loreak (landareak), gazta, ogia, txakolina (beltza, zuria eta gorria), talorik onena, ortuariak, eztia, euskal pastela, stand onena, ekoizle gaztea eta abereak. Aurten, nobedade legez, kategoria berri bat izango da, talorik onenarena, BilbaoDendak elkartearen eskutik datorren saria.

Urtero legez, epaimahaiak bere beharra azokan bertan egingo du lehiaketara aurkezturiko saltokiak ikusiz, eta Euskal Museoan egongo da goiz osoan, ezti, gazta, ogi eta txakolin kategorietan aurkezturiko produktuak dastatzeko. Kategoria hauetan (txakolinarenean izan ezik, hau Bizkaiko Txakolina Deiturak postuan bertan jasoko baitu) parte hartu gura duenari gogorarazten zaio bere produktua 10:00ak eta 10:30ak artean aurkeztu behar duela Euskal Museoan.

Sari hauen bidez ekoizleek beren ahaleginaren aitortza publikoa lortu gura dute, eta aurten egun berean egingo da hori arratsaldez. BBK-k sari-ematea berreskuratuko du 13:00etan Euskal Museoan hasiko den ekitaldiarekin.

Sari-emateaz gain, txakolinaren nahiz gaztaren dastatze iruzkinduak egingo dira Museoan produktu hauetarako dauden guneetan. 11:30etik 13:00etara izango dira, gutxi gorabehera 25 minutuko iraupenarekin. Izen-ematea egun berean izango da Museoan eta dastatzeak Bizkaiko Txakolinaren eta Idiazabal Deituraren eskutik egingo dira.

Egungo albiste gehiago

The Beach Boys lehen aldiz dator Euskal Herrira, zehazki Sondika-Bilbora eta BBK Music Legends Festival-en barruan
Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an Bilborock-en egingo den festibalak, zientzia erreala herritarrei ekartzea eta Zuk Zeuk Egin Biologia (Do It Yourself Biology) nazioarteko mugimendua Bizkaiara ekartzea du helburu
BBK-k, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta UPV/EHUk hitzarmena egin dute Sarrikoko fakultatean (Bilbo) prestakuntza duala hasteko
BBK E-sports Fun & Serious Game Festival-en zortzigarren edizioaren esparruan izango da, abenduaren 7tik 10era BECen
BBK-k, Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak emateko lehen banaketa-zentroa zabaldu dute gaur, eta gizartean bazterturik dauden edo geratzeko arriskuan daudenentzat da.
Urt
27
Igandea / 20:00BBK Sala

Gary Lucas

Urt
27
Igandea / 20:00BBK Sala

Gary Lucas

Ots
10
Igandea / 20:00BBK Sala

Maija Kauhanen

Ots
10
Igandea / 20:00BBK Sala

Maija Kauhanen

Ots
24
Igandea / 20:00BBK Sala

Owen Campbell

Ots
24
Igandea / 20:00BBK Sala

Owen Campbell

Mar
17
Igandea / 20:00BBK Sala

Hannah Rarity

Mar
31
Igandea / 20:00BBK Sala

Eleanor McEvoy

Gure ekitaldi guztiak