BBK Azoka

element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bizkaia

BBK Azoka, Bizkaiko baserritarren nekazaritza-produktuak zuzenean, bitartekari barik, kontsumitzaileari eskaintzen dizkion online salmenta-webgunea da. Zuzeneko kanal honek hasteko 25 ekoizle ditu, besteak beste barazki, gazta, ezti, arrain-kontserba, haragi, hestebete, sagardo eta txakolina eskaintzen dituztenak.

BBK Azoka proiektuak Bizkaiko nekazaritza-ekoizpen eredua ere ezagutarazi gura du. Alegia, ustiategi txiki hauetan baserritarrek arduraz eta mimoz jagoten dituzte prozesuaren urrats guztiak, kalitate bikaineko azken produktua lortu arte. Webgunean daude, halaber, nekazaritzako azoken egutegiak, erreportajeak eta ekoizleekin elkarrizketak, sasoiko produktuekin errezetak, eta atal berezi bat proiektu ireki honetan sartu gura duten ekoizleentzat.

Teléfono

94 685 94 00

902 102 389 (tienda)

Email

infoazoka@bbk.eus

Sare sozialak
Intereseko estekak