BBK Bootcamp

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Prestakuntza

BBK-k lehen aldiz jarri du martxan Euskadin ‘coding bootcamp’ bat. Prestakuntza trinkoko sistema berri bat da, eta hiru hilabeteko epean ikasleak beharrezko gaitasun profesional guztiak lortu ditzake garatzaile informatikoaren lanbidean jarduteko.

BBK-k eskarmentu zabala du beken eta prestakuntzaren arloan. Bizkaitarren gaikuntza eta enplegagarritasuna bere lehentasunetako bat dira; horregatik, joerak aztertzen ditu eta, batez ere, arrakasta-kasuak, arlo honetan erreferenteak diren beste herrialde batzuetan. Kasu zehatz honetan hilabeteak daramatza ‘bootcamp’ak aztertzen, Estatu Batuetan ugari direnak eta arrakasta-indize handiarekin, gainera.

BBKk bazkide estrategiko bat bilatu du, arlo honetan eskarmentua duena, Code4Jobs, lehen aldiz Euskadin ezartzeko. Zehatz esanda, lehenengo eskainiko dena ‘coding bootcamp’ bat izango da.

Coding bootcamp-en helburu nagusia trebetasun digitalak eskatzen dituzten enpleguen eskaintzaren eta eskariaren arteko tartea murriztea da, erarik praktikoenean irakatsiz, ikasleak lan-munduan ahalik eta ondoen sartzeko presta daitezen. BBK Bootcamp programan zerturiko formulak hiru zutabe ditu: prestakuntza sozio-emozionala, prestakuntza teknikoa eta enplegurako prestakuntza. Ikasleek programatuz ikasiko dute ikasten eta programatzen. Hau da, bootcamp-ak beharrezko tresnak emango dizkie merkatu digitalean sortzen den edozein aldaketatara egokitzeko eragozpenik gabe, eta oso era praktikoan ikasiko dute programatzen, egutegia azterketaz bete beharrik gabe.

Intereseko estekak