BBK EKIN

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Pertsona ekintzaleentzat
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. BBK

BBK-k BBK Ekin proiektua jartzen du zure eskura, baliabiderik eta laguntza-zerbitzurik onenekin, Bizkaiko ekintzaileak beren enpresa-proiektua garatzeaz arduratu ahal izateko soil-soilik.

Zer eskaintzen dizugu?

  • BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat

  • Hautaturiko proiektuek laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez soldatari dagokion hileroko diru-kopurua jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin

Nork har dezake parte?

BBK Ekin edozein adinetako pertsona ekintzaileentzat da, Bizkaian bizi badira edo Bizkaira itzuli gura badute beren enpresa-proiektua abian jartzeko.

Zelango proiektuak bilatzen ditugu?

  • Eratu barik edo jarduera barik daudenak

  • Edozein sektoretakoak

  • Gizarte-erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia dutenak

“Erakundeak eta Enpresak” bezala izena eman oraindik osatuta egon ez arren.

OHIKO GALDERAK

BBK EKIN ekintzailetza berritzaileari laguntzeko programa bat da, Bizkaian enpresa proiektuak garatu nahi dituzten eta bertan bizi diren ekintzaileentzat (edota atzerrian bizi diren Bizkaiko ekintzaileentzat, itzultzeko eta beren proiektuari hemen ekiteko gogoa badute).

BBK EKINen bitartez, laguntza zerbitzu eraginkorrenak ekintzaileen eskura ipiniko dira, gizarte erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia duten enpresa proiektu berritzaileak sortzea, abiaraztea eta garatzea bultzatzeko eta errazteko, bideragarritasunaren eta iraunkortasunaren logikari jarraituta.

BBK EKIN programa BBK Fundazioak diseinatu eta sustatzen duen ekimen bat da.

BBK Fundazioak mende bat baino gehiago darama Bizkaiko garapen ekonomikoari eta gizarte kohesioari laguntzen. Gure Gizarte Ekintzaren barnean, talentua eta ekintzailetza sustatzeko baliabideak daude, eta urtero-urtero, milaka lagunek ateratzen diete etekina enpresak sortzea xede duten BBK-ko programei.

Funtsean, lehiaketan parte har dezakete baldintza hauek betetzen dituzten ekintzaileek:

  • Legezko bizitokia Bizkaian dutenak edo gaur egun atzerrian bizi diren bizkaitarrak, itzultzeko gogoa badute.
  • Eskaera egitean, eskatzaileek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte.
  • Eskatzaileek enpresa proiektua Bizkaian garatu eta abian jartzeko asmoa izan behar dute.
  • Hautagaitzak banaka edo taldeka aurkez daitezke.
  • Gutxienez, taldekide batek arduraldi esklusiboz jardungo du proiektua garatzen, bestelako zereginik gabe.

Hauta daitezkeen proiektuek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • Merkatuko enpresa proiektuak izan behar dute, edozein jarduera sektoretakoak, bideragarriak eta arrakasta izateko aukerekin.
  • Lehentasuna izango dute abiarazteko eta martxan jartzeko laguntza jaso ondoren Bizkaiko gizarteari eta ekonomiari ekarpena egingo dieten enpresa proiektuek.
  • Bizkaian garatzeko xedea izan behar dute, eta proiekzioak tokikoa edo nazioartekoa izan behar du.
  • Gizarte osagaiari erreparatu behar diote, hori ezinbestekoa baita BBKren DNAn.
  • Ezin dira jada abian egon. OHARRA: onartu egingo dira merkataritza sozietate gisa sortuta dauden baina jarduerarik ez duten proiektuak.

BBK EKIN programaren xedea enpresa proiektu berriei laguntzea da; hartara, ezinbestekoa da proiektu horiek Bizkaiko gizarte eta ingurumen kezkak beren merkataritza eragiketetan, ekoizpen prozesuetan, edo bezero, hornitzaile, langile eta abarrekiko harremanetan txertatu nahi izatea.

Gizarte erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia duten etorkizuneko enpresek, erabakiak hartu behar dituztenean, etekina ahalik eta handiena izan dadin jokatu ez ezik, kontuan hartu behar dute proiektuak iraunkorra izan behar duela epe luzera, eta Bizkaian eragin positiboa eduki behar duela.

Hona hemen gizarte erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia txertatzen duten zenbait adibide:

  • Bizkaiko gizartearen erronketarako erantzun hobeak proposatzen dituzten enpresa proiektuak. Horrelako erronkak dira, adibidez, biztanleriaren adina areagotzea, gazteen garapen profesionalari laguntzea, edo familia kontziliazioan laguntzea.
  • Besteak beste, ingurumena zaintzeko, iraunkortasunerako, hezkuntza sustatzeko edo informazioa eskuratzeko aukera bideragarri bat proposatzen duten enpresa proiektuak.
  • Plantillan edo eragiketetan ezaugarri hauek dituztenak lanean aritzea lehenesten duten enpresa proiektuak: lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten bizkaitarrak, gaitasun bereziak dituztenak, Bizkaiko emakumeak emakume gutxiegi dauden arlo profesionaletan, edo etorkinak.

Ez, ez da beharrezkoa produktu edo zerbitzu bat garatuta edukitzea. BBK EKIN programa hasierako faseetan dauden enpresa proiektuen bila dabil, Bizkaian sortu, abian jarri eta garatzen laguntzeko.

Proposamenak aurkezteko, BBK EKIN programaren web orriko inprimakia bete behar da (www.bbk.eus/bbkekin).

Lehen deialdi honetan, proposamenak aurkeztu ahal izango dira proiektua jendaurrean aurkezten denetik 2019ko abenduaren 30eko 14ak arte (CEST).

Eskaerak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.

Eskaera inprimakiarekin batera, gehienez 4 minutu irauten duen bideo bat bidali behar da, proiektuaren pitcharekin. Horrez gain, beste agiri batzuk ere erantsi daitezke; esate baterako, proiektuaren aurkezpen bat edo proposamena ulertzeko mesedegarriak diren agiriak edo fitxategiak.

BBK EKINek eskaerak jaso dituela berretsiko die eskatzaileei, eta zuzenketarik egin behar al den ere adieraziko die.

Ez. Talde sustatzaile bakoitzak proiektu proposamen bakarra aurkez dezake.

Proposamenak banaka edo taldeka aurkez daitezke. Ideia talde batek aurkezten badu, talde bakoitzak erreferentziako lider bat zehaztu beharko du, BBK EKINeko koordinazio taldeak harekin izan dezan komunikazio ofiziala.

Inor ezingo da talde batean baino gehiagotan aurkeztu.

BBK EKINeko hautaketa batzordeak bost proiektu hautatuko ditu azkenean; nolanahi ere, kopurua handitu edo txikiagotu daiteke, proposamenen kalitatea nolakoa den.

Hautatzen diren taldeek proiektua prestatu aurreko bi bileratan parte hartuko dute, gutxienez. Hartara, negozio ideia egiaztatu egingo da berriro ere, sor daitezkeen oztopo pertsonalak eta sustatzaileek eskaini dezaketen denbora aztertuko dira, eta ekintzailetza proiektua abiarazteko motibazioari ere erreparatuko zaio. Prozesu hori amaitzen denean, taldeek BBK EKINen gonbidapen formal bat jasoko dute, programaren lehen edizioan parte hartzeko.

BBK EKIN programak laguntza zerbitzurik eraginkorrenak ipiniko ditu ekintzaileen esku, proiektua zehaztu, garatu eta bultzatzeko.

Hautatzen diren proiektuen sustatzaileek zerbitzu hauek jasotzeko eskubidea izango dute:

  • Sustatzailearen soldata finantzatzea.
  • Goi mailako mentoring
  • Enpresa martxan jartzeko finantzazioa, mailegu partizipatibo baten bidez.
  • Gestoria (kontabilitatea, finantzak, giza baliabideak) eta aholkularitza zerbitzuak (merkatua, jabetza intelektuala, nazioarteko merkataritza, aliantzak eta akordio teknologikoak kudeatzea, etab.).
  • Inbertitzaileak eta beste baliabide batzuk bilatzen laguntzea.

Programan parte hartuko duten proiektuei fase hauetan zehar lagunduko zaie:

  1. fasea: bideragarritasuna aztertzea eta produktua garatzea. Fase honetan, informazioa emango da eta beharrezkoak diren urratsak egingo dira, proiektua ahal bezain bideragarria dela ziurtatzeko eta gauzatu daitekeela egiaztatzeko. Horretarako, sustatzailearen soldataz gain, programak laguntza zerbitzurik onenak jarriko ditu taldeen eskura: proiektua prestatzeko espazioa, mentoring pertsonalizatua, gestoria eta aholkularitza zerbitzuak…
  2. fasea: martxan jartzea. I. fasea ondo amaitzen dutenek enpresa proiektua abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatuko dituzte.

BBK EKINek era aktiboan parte hartuko du, 50.000 euro arteko mailegu partizipatibo bat emanez. Halaber, beharrezkoa suertatzen den aholkularitza lana ere eskainiko du, finantzazio gehigarria lortzeko eta inbertitzaileak bilatzeko. Ez da ezinbestekoa finantzazio hori eskuratzea.

III. fasea: sendotzea. Produktuak edo zerbitzuak trakzioa badu edo sendoa bada jada, enpresak programan parte hartzen jarraitu ahal izango du, finantzazio gehigarria edo beste finantzazio txanda batzuetan aholkularitza behar izanez gero.

BBK EKINek beste mailegu partizipatibo batzuen baldintzak, talde sustatzaileak kapitala berreskuratzea edo BBKren partizipazioa hirugarrenei saltzeko aukera negoziatuko ditu talde sustatzailearekin, baita fase honetan egokia den beste edozein merkataritza akordio ere.

BBK EKINen barnean, hasierako mailegu partizipatibo bat eman daiteke, ekintzaileek diru-sarrerak edo sustatzailearen soldata izan dezaten enpresa proiektua prestatzen den fasean zehar. Ekarpen horrek ezaugarri hauek ditu:

  • Proiektu bakoitzeko bi kidek ere jaso dezakete, bi urtez, gehienez.
  • Urtean, 38.000 euro izango dira pertsonako.
  • Ekintzaileek sortutako sozietate berriari ematen zaion mailegu partizipatibo baten bitartez gauzatuko da. Hartara, maileguaren zenbateko osoa ekintzaileen ordainsarietara eta gizarte zametara bideratu behar da, eta ez zaie horrekin beste gastu batzuei aurre egingo.
  • Maileguaren interes tasa finkoa ehuneko zero izango da, eta ez da interes tasa aldakorrik egongo.
  • Ekintzaileek dagokion kapitala ipiniko dute proiektua juridikoki eratzeko.
  • Ekarpena zenbait alditan bideratuko da, proiektua programaren barnean nola garatzen ari den aintzat harturik, proiektuaren hasieran finkatzen diren helburuekin eta mugarriekin bat etorriz (aldiak ez dira 6 hilabetetik gorakoak izango, I. fasean azaltzen den bezala).
  • Mailegu partizipatiboa kapital bilakatuko da II. fasera igarotzea lortzen bada. Edozein kasutan ere, BBKren partizipazioa ez da sekula % 10etik gorakoa izango.
  • Halaber, talde ekintzaileak mailegua amortizatu ahal izango du, azkenean kapital bihurtzea nahi ez badu.

Ez. Ekintzaileek ipini behar dute proiektua juridikoki eratzeko hasieran egin behar den kapital ekarpena.

Deialdiak

element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch.
2019ko urriaren 28 tik
2019ko abenduaren 30 arte
element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch.
Pertsona ekintzaileak

BBK Ekin Bizkaian enpresa-proiektuak dituzten ekintzaileei laguntzeko BBKren programa berria da.
Ekimen berritzaile eta bestelakoa, ekintzaileen beharrizan guztiak kontuan hartzen dituena.

IZENA EMAN
Dirección

Kale Nagusia 19-21

Zenbakia

94 685 94 00

Emaila

bbkekin@bbk.eus