BBK Venture Philanthropy

BBK Venture Philanthropy BBK-k eta Ship2B-ek bultzatua da, eta Bizkaian gizarte- eta ingurumen-eragin edo inpaktuko ekintzailetza eta inbertsioa bultzatzea du helburu.

BBK Venture Philanthropy proiektuari buruz informazio gehiago jaso nahi baduzu, eskatu hurrengo estekaren bitartez:

Programak aliantza estrategikoak ditu Euskadin erreferente diren erakundeekin; proiektuaren garapena bultzatzen duten mentoreen sare bat; 100.000€ko inbertsio-funtsa BBK-k bultzatua; eta inbertsio-bideak: BBKren Mundualdatu eta Ship2B-ren Equity4Goog.

BBK VENTURE PHILANTHROPY-REN FASEAK

2019ko BBK Venture Philanthropy programa Hautagaiak aurkezteko lehen fase batekin hasi zen, eta horietatik Bizkaian etorkizun handienekotzat jo ziren hamar startup eta barne-ekintzailetza sozialeko proiektuak hautatu ziren.

Gero, aurre-hautaketako Innovation Bootcamp egin zen, eta aukeraturiko hamar hautagaiek Bootcamp batean parte hartu zuten, non hainbat arlotako mentore eta adituen laguntzaz beren balio-proposamenak zehaztu eta hobetzeko aukera izan baitzuten taldeko saioen eta speed mentoring saioen bidez.

Hurrengo fasean, gehienez barne-ekintzailetza sozialeko lau startup/proiektuk lau hilabetez azelerazio-programa batean parte hartu zuten mentorizazioa jasotzeko, baita ere on-line eta off-line prestakuntza, ikusgaitasuna eta Bizkaiko eta Bartzelonako ekosistemarekin konexioak.

BBK Venture Philanthropy Demo Day batekin amaitu eta 4 startup eta proiektuek beren bilakaera aurkeztu zuten BBK-k eta Ship2B-ek osaturiko epaimahaiaren aurrean. Jardunaldian iragarri zen finantzaketa hori lau proiektuen artean banatuko zela, 37.000 euro Kuvu eta Gaptain-entzat, 14.000 euro Wats-entzat eta 12.000 euro Life Kontainer-entzat.

BBK VENTURE PHILANTHROPY 2019-AN FINANTZATURIKO PROIEKTUAK 

Finantzaketa jaso zuten lau proiektuek Bizkaian gizarte-eragin edo inpaktu positiboa sortzeko ari dira beharrean:

  • Gaptain: proiektu honek, ikastetxeetarako Segureskola akreditazioaren bidez, pertsonen ongizate digitalaren oinarri diren hiru zutabeetan prestatzen ditu ikastetxeak eta familiak: Ingurune ziberseguruak, Gaitasun digitala eta Segurtasun eta gainbegiratzeko teknologia.
  • Kuvu: ostatu-plataforma da, belaunaldien arteko harremana sortzea helburu duena, gazteak etxean lekua libre duten adinekoekin harremanetan jartzen dituena.
  • Life Kontainer: hauek edukiontzi bat garatu dute, Saharaz azpiko Afrikan elikagaien kontserbazioa eta manipulazioa errazten dituena. Bestalde, proiektuak migratzaileei ematen die beharra Bilbon, eta eskualde bakoitzeko jendeari produktua ezartzen den lekuetan.
  • WATS: metodologia berritzailea da, Finlandian inspiratua, balioetan jendea hezten duena kirolean indarkeria desagerrarazteko.

Erlazionaturiko albisteak