BBK BEHATOKIA +

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Empleo e Investigación
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bizkaia

BBK Behatokia + BBKren ekimena da, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, helburu honekin sortua: herritarrei ahalik eta ezagutzarik handiena transferitzea egungo egoeraz eta erantzun arin eta eraginkorrak ematea Bizkaiko gizarte eta ekonomiaren beharrizanei.

Hedabideen eta proiektuko laguntzaileen ─besteak beste, Lanbide, Deusto, Innobasque, Cebek─ jardueraren bidez, Bizkaiko ekonomiaren alderdi eta adierazle nagusien berri ematen zaie herritarrei. Ekintza guztiak batez ere gazteen segmentura daude zuzenduta, eta horretarako funtsezko zeregina dute sare sozialek, horietan baitaude BBK eta BBK Behatokia.

Proiektuaren parte gisa, Deusto Business School-ek egindako txostenetan Bizkaiko finantza- eta gizarte-ekosistemaren informazio garrantzitsua jasotzen da. Helburua da publikoari transmititzea, datuak ez ezik, baita zenbakiez harago ikustea ahalbidetuko duen inteligentzia edo ulerbidea ere, lurraldearen egungo errealitatea eta bere etorkizuneko erronkak ulertzeko.

Ekimenak baditu beharrezko tresnak inteligentzia- eta ezagutza-zentro gisa kokatzeko “inteligentzia-aterki” baten bidez, informazio-kopuru handia lortzeko aukera ematen duelarik Bizkaiari eragiten edo eragingo dioten joera edo dinamikei buruz.

bbk-behatokia.com webgunean adituen iritzi eta analisiak batzen dira, jazotzen diren gertaerei buruzko hausnarketa eta eztabaida aktiboa sustatzen da, hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatzen dira, eta BBKrentzat eta Bizkaiko gizarte osoarentzat intereseko hainbat eremutatik datozen artikuluak eta azterlanak aurkezten dira.

BBK BEHATOKIA + TXOSTEN SOZIO-EKONOMIKOAK

Bizkaiko behatoki sozio-ekonomikoak egindako txosten eta analisietan kontuan izaten diren alderdiak.

  • Adierazleak: datuak grafiko eta tauletan batzen dira ekonomia, demografia, hezkuntza, enplegu eta gizarteratze eremuetako estatistika-informazioarekin, eta kasu bakoitzean erabilitako informazio-iturria aipatzen da.
  • Inteligentzia: analisi, txosten edo azterlanetan oinarritzen da, bai aurreko puntuan aipaturiko arloetakoak, eta bai lurralde arlokoak, zientzia eta teknologia eremukoak, eta etorkizuneko joerei buruzkoak. Ez da aski zenbakizko datuak batzea, beharrezkoa da horiek sailkatzea eta horietatik ikastea.
  • Elkarrizketak: Atal honen helburua aurreko puntuetan aipaturiko edukiak osatzea da, zabalkundera berariaz zuzendutako edukiekin. Hau sare sozialetan infografia bidez egin daiteke, asteroko grafikoen edo hitzaldien bidez.
  • Ikuspegiak: Liburuen berri laburrak dira, beren egungo izaera eta garrantziagatik aukeratuak, aldaketa ekonomiko eta soziala bezalako joerak lantzen dituztenak. Artikulu hauek bizkaitar seinalatuen ikuspuntua daukate, elkarrizketa-bideo edo sinadura gonbidatuen formatuan. Gainera, IND+I Irakurketa Klubaren laguntza du, katalanen ekimen honek dagoeneko irakurle-talde garrantzitsua duelarik

 

Sare sozialak
Intereseko estekak