BILBAO BBK TALENT

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Ikertzaileentzako egoitza
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. BBK Sarriko zentroa

Bilbao BBK Talent BBKren proiektu bat da, Bilbao Ekintza eta Suspergintza-rekin elkarlanean, eta Bizkaian ikerketan eta irakaskuntzan talentua bultzatzea du helburu.

Bilbao BBK Talent-ek bizilekua eskaintzen die EAEtik kanpokoak eta bikaintasun-maila handikoak diren ikertzaileei Bizkaira etortzen badira, ez iraunkorki, irakastera edo ikertzera, Programarekin hitzarmena duen I+G+b-ko ikerketa-zentroren batera.

Bestalde, Bilbao BBK Talent-ek etxean lez sentitzeko moduko leku bat eskaini gura die bere egoiliarrei, harremanak, bertakotzea eta Bilboren eta bilbotarren ezagutza sustatzen duen programazioaren bidez.

Bilbao BBK Talent-en apartamentuak BBK Sarriko zentroan daude, San Ignacio eta Deustu auzoen ondoan.

Apartamentu guztiek 50 m² dituzte: logela, egongela txoko batean sukaldearekin eta bainugela dituzte. Gainera, gela guztiak kanpora begira daude eta ezintasunen bat dutenentzat egokituta.

BILBAO BBK TALENT-ERA SARTZEKO BALDINTZAK 

Bilbao BBK Talent-era sartzeko zenbait baldintza bete behar dituzu.

Baldintzak:

    • Prestakuntza handiko ikertzailea izatea eta Bizkaian edo mugakide diren lurraldeetan egonaldia egitea.
    • Bizkaitik kanpokoa izatea.
    • Bilbao BBK Talent-ekin hitzarmena duen I+G+b-ko ikerketa-zentroren batean irakaskuntza edo ikerketako jardueraren bat, ez iraunkorra, egitea.
    • Gutxieneko egonaldia hamabost egunekoa izango da eta gehienez urtebetekoa.

Helbidea

Agirre Lehendakariaren etorbidea 136, 48015 Bilbo

Telefonoa

00 (34) 94 600 88 55

Email

info@bilbaobbktalent.es