BBK Bootcamp

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Prestakuntza

BBK-k sustaturiko Bootcamp egitasmoaren helburuaprestakuntza-jarduerak martxan jartzea  da eta honela kalitatezko enplegua sustatzea euskal gazteen artean laneratze optimoa bermatzeko. Euskadiko lehenengo ‘coding bootcamp’ da.

BBK Bootcamp BBKren eta Code4jobs-en elkarlanetik sortua da; Code4jobs Bilbon 2017an sorturiko startup bat da, eta XXI. mendeko enpleguetarako, iraultza digitaletik sortzen direnetarako, jendea prestatzeko helburua du. Prestakuntza-programa web programazio eta garapeneko profilengana zuzenduta dago, Estatu Batuetatik inportaturiko eredua da, non parte hartzen duten ikasleak merkatuak gehien eskaturiko programazio-lengoaietan prestatzen diren. Programa ikasleek ikasturtean zehar prestatu eta enpresen aurrean aurkeztu beharko duten proiektuarekin amaitzen da.

Prestakuntza trinkoko sistema honek hiru hileko iraupena du, aski denbora ikasle bakoitzak beharrezko gaitasun profesionalak lor ditzan bere burua garatzaile informatiko gisa prestatzeko.

Programarako izen-emateak zabalik daude 2019ko irailaren 23ra arte, eta ikastaro trinkoaren prezioa 3.000€koa da. BBK-k beka-programa bat du matrikularen % 50 eta % 100 ordaintzen duena Bizkaian bizi diren eta langabezian dauden ikasleentzat.

ZELAN FUNTZIONATZEN DU BBK BOOTCAMPEK?

BBK Bootcampek ikasleen zerbitzura mentore edo aholkulariak jartzen ditu, eta hauek prestakuntza ematen dute full stack developer bihurtzeko, enpresek gehien eskatzen duten programazio-lengoaian espezializatuta: “.net”a.

Bizkaitarren gaikuntza eta enplegagarritasuna da BBKren lehentasunetako bat; horregatik, joerak aztertzen ditugu eta, batez ere, arrakasta-kasuak, arlo honetan erreferenteak diren beste herrialde batzuetan. Horregatik, prestakuntza teknikoa emateaz gain, BBK Bootcampen beren curriculum vitae prestatzen laguntzen zaie ikasleei, baita Github paper-zorroa (paper-zorro honek ikaslea zer egiteko gai den erakusten die enpresei) eta laneko elkarrizketak ere.

Helburua bere arrakasta lortzea da, beraz, merkatuaren eskaeran oinarritzen da ikaslea prestatzeko ikuspegia. Horretarako, programak ikaslea harremanetan jartzen du bere sektorean nabarmendutako enpresa teknologikoekin, junior garatzaileak topatu gura dituztenekin. BBK Bootcampek enplegua ematea lortu du bere ikasleen % 75 baino gehiagori  (Bilboko lehen bootcampak % 80 baino gehiago enplegatu zituen hiru hilabetean).

ZER DA BOOTCAMP BAT?

Bootcampak gaia era praktikoan ikasteko diseinaturik daude, kasu honetan taldean programatu eta lan eginez. Hezkuntza-metodologia berritzaileen alde egiten da: azterketarik ez; trebetasun bereziak garatzea: jendaurrean komunikatzea, talde-lana, bezeroaren beharrizanak aztertzea edo pentsamendu kritikoa. Programa honen helburua da trebetasun digitalak eskatzen dituzten enpleguen eskaera eta eskaintzaren arteko arrakala murriztea, ikasleak ikas dezala eta gai izan dadila aldaketa berrietara egokitzeko berriro eskolara joateko errutina barik.

NORK HAR DEZAKE PARTE BBK BOOTCAMPEN?

Ez dago ikasle izan beharrik bootcampen parte hartzeko, enpresek eta partikularrek lagundu dezakete ikasleei bekak emanez, programara egokitzen diren networking eta Demo Day ekitaldietarako babes-ekintzen bidez, mentore izanez eta bootcamp bisitatuz aholkulari horrek duen eskarmentua eta ezagutza ikasleekin partekatzeko, edo ikasleak kontratatuz, ezaupide teknikoak ez ezik, lanean beharrezkoak diren zehar-trebetasunak ere izango dituzte eta.

Erlazionaturiko albisteak

Intereseko estekak