BBK Bizkaia Network

BBK Bizkaia network BBKren proiektu bat da, Urbegi Fundazioarekin elkarlanean egina, eta elkarlanaren filosofiarekin bertoko konpromiso handia duten proiektuen sorkuntza bultzatzeko helburua du.

Proiektu hau BBKren esparru estrategikoan kokaturik dago ekonomia eta enpleguari laguntzeko, baita Bizkaiko eraldaketa digitala bultzatzeko ere. Bizkaian aberastasun ekonomikoa eta gizarte-eragina sortuko dituen ekintzaileen ekosistema bat bilatzen du BBK-k proiektu honekin.

BIZKAIA NETWORK, PROIEKTUAK LANKIDETZAN SUSTATZEA

BBK Bizkaia network Bizkaia Network deituriko ingurune digital adimendunean sarturik dago, eta honek lankidetzako proiektuak sortzen laguntzen du. Elkarlaneko ingurune honek proiektu berri baten sorreran esku hartzen duten eragile guztien artean interkonexio, monitorizazio eta lankidetzarako tresna gisa balio du, hainbat eremutako profesionalen, ekintzaileen, ETEen, erakunde eta inbertitzaileen, eta korporazio handien artean.

Gainera, Bizkaia Network-ek ekimenaren parte diren enpresa-proiektuen eskura jartzen du aditu-talde bat ere, prestakuntza, kontsulta, aholkularitza eta jarraipeneko zerbitzuak ematen dituztenak.

Gaur egun, Bizkaia Network-ek 1.300 erabiltzaile baino gehiago ditu eta mota eta sektore guztietako 600 proiektu inguru hartzen ditu. Elkarlaneko ingurune digitalak elkarrizketa, ikaskuntza eta solasaldirako 50 gune tematiko baino gehiago ditu.

Bestalde, sortu zenetik, BBK BIzkaia network-ek 40 talde-dinamika eta aurrez aurreko ekitaldi inguru antolatu ditu. Epe ertain eta luzera, Bizkaiak tresna bereizgarri bat izatea du helburu, teknologian eta lankidetzan lurralde erreferente gisa kokatzeko estrategian batu egingo duena.

Erlazionaturiko albisteak