MUNDUALDATU, EKINTZAILETZAREKIN KONPROMISOA

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Enpresa berritzaileak
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bizkaia
element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. Maiatza-Abendua

Bizkaiko enpresei, ekintzaileei eta enpresa-ekimenei laguntzeko konpromisoan, BBKren Mundualdatu programak negozio-proiektu eta ideiak bultzatu, lagundu eta finantzatuko ditu. “Inbertsio sozialki arduratsuko” proiektua da, enpresa berritzaile edo/eta oinarri teknologikodun enpresetan hasierako faseetan inbertitzen duena, Bizkaiko gizartearentzat balioa sortzeko helburuarekin.

Mundualdatu BBKren Plan Estrategikoan kokaturiko programa da, non gaikuntza eta enpleguaren sustapena lehentasunezko eginkizunak diren. Helburu hauek guztiz bat datoz BBK-k ezarritako azken helburuarekin, enpresa-ekimen berriak bultzatzeko eragile ekonomikoak lehenestearen alde egiten baitu.

Aquadat, Kasitoko, Fit4bike, Insulae eta FractalMed dira BBKren Mundualdatu programaren diru-laguntza jaso duten enpresa-ekimenetako batzuk.

MUNDUALDATU BBK-REN LAGUNTZETARAKO BALDINTZAK 

Mundualdatuk 2,5 milioi euroko ekarpena egingo du datozen bost urteotan sor daitezkeen negozio-aukera berriak bultzatu, gidatu eta diruz laguntzeko.

Ezaugarri hauek dituzten eta hautatuak diren proiektuek, beren garapenerako finantza-laguntza behar badute, kapital-inbertsioa jaso dezakete enpresako kapital sozialean partaidetza minoritarioak hartuta. Ekarpena ezingo da izan enpresako kapital sozialaren % 30 baino handiagoa, eta gutxieneko ticketa 200.000 eurokoa izango da, kontuan izanda diruz lagundutako proiektuek hazkunde-fasean egon behar dutela eta finantzaketa-iturri baten bilaketan bazkide estrategiko batekin hedatzeko etapa erabakigarrirako.

Ekarpen honetaz onura atera dezaketen pertsonak:

  • Pertsona ekintzaileak, oraindik enpresa bat eratu ez dutenak
  • Beren proiektuarekin konprometituak eta arduraldi esklusiboa dutenak
  • Jarduketa-sektorean eskarmentua dutenak
  • Akziodun maioritarioak direnak

Ekarpen honetaz onura atera dezaketen proiektuak:

  • Bi urte baino gutxiago dituzten enpresak, oraindik garapen-fasean daudenak
  • Berritzaileak edo/eta oinarri teknologikoa dutenak
  • Egoitza soziala Bizkaian dutenak
  • Hilean 10.000€-ko fakturazioa gutxienez
  • Gizarte-eragina dutenak eta enplegu-sortzaileak
  • Errentagarritasun ekonomikoa eta nazioarteko eskalabilitatea

Gainera, enpresa originalak izatea balioetsiko da, era iraunkor edo jasangarrian balioa sortuko dutenak.

Proiektuak ez dira itzuli beharrik gabeko laguntzaz finantzatzen, BBK-k beti parte hartzen du proiektuaren kapitalean bazkide estrategiko gisa. Proiektuak hautatu ostean, ekimen bakoitzaren beharrizan espezifikoei erantzuten saiatuz lagunduko zaio bakoitzari, eta banan-banan jakinaraziko dira.

Datak
  • Maiatza – Iraila (biak barne). Proposamenak jasotzea eta Elkarrizketa Pertsonalak programara ongien egokitzen diren proiektuekin.
  • Iraila – Urria (biak barne). Azterketa zehatza eta termino eta baldintzen negoziazioa.
  • Azaroa – Abendua (biak barne). Inbertsio Batzordea eta eragiketak ixtea.
Intereseko estekak