BBK Internships and Grants

BECA INTERNACIONALIZACIÓN BBK – UNESCO 2021

beca bbk unesco

DEIALDIA:
BBK – UNESCO
NAZIOARTEKOTZE BEKAK

BBK Fundazioak eta UNESCO Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, esperientzia profesional bat errazteko asmoz.

Beka horiek Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza atalean eta Zientzia eta Teknologiaren Bioetika eta Etika atalean garatuko dira, hurrenez hurren.

 

EZAUGARRI OROKORRAK

Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2022ko otsailetik uztailara.

Beken edukiak:
1. Bekadun bakoitzari hamar orduko prestakuntza-ikastaroa eskainiko zaio, Nazio Batuen eta UNESCOri buruzkoa. Formazio hau UNESCO Etxeak emango du UNESCOn lanean hasi aurretik.
2. Beka bakoitzak 10.000 € gordineko zuzkidura ekonomikoa du.
3. Bekaren ordainketa Kutxabankeko kontu zenbaki baten egingo da. Kontu zenbaki honen titularra bekaren onuraduna izango da. 1.
Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emaileren edo egonaldi profesionala eskaintzen duen organismoaren (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.

1. GARAPEN IRAUNKORRERAKO HEZKUNTZA ATALERAKO BEKA

Baldintzak:
1. Bizkaian erroldatuta egotea.
2. 30 urtetik beherakoa izatea.
3. Graduko edo graduondoko Ikasketak arlo hauetan: hezkuntza, ingurumena, garapen iraunkorra edo lotutako beste esparru batzuk.
4. Garapen iraunkorrarekiko, 2030 Agendarekiko eta hezkuntzaren rolarekiko interesa baloratuko da.
5. Taldean eraginkortasunez lan egiteko eta ingurune multikultural batean lan-harreman eraginkorrak izateko gaitasuna.
6. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
7. Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
8. Aurretik BBK-k edo UNESCO Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.

Eskaeren tramitazioa:

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:

becabbkeducacion@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna:
2021eko ABENDUAREN 15a

 

2. ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN BIOETIKAETA ETIKA ATALERAKO BEKA

Baldintzak:
1. Bizkaian erroldatuta egotea.
2. 30 urtetik beherakoa izatea.
3. Graduko edo graduondoko Ikasketak arlo hauetan: Gizarte eta giza zientziak, bioetika, zientzia eta teknologiaren etika, zuzenbidea, zientzia politikoak.
4. Trebetasun analitikoak eta problemak ebaztekoak; komunikazio-trebetasun bikainak (ahozkoak eta idaztekoak) eta gai konplexuei buruzko informazioa lantzeko gai direnak.
5. Ingelesezko maila bikaina ahozkoan eta idazketan aritzeko edo frantzesezko maila ertaina.
6. MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
7. Aurretik BBK-k edo UNESCO Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana. 1.

Eskaeren tramitazioa:

Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:

becabbkbioetica@unescoetxea.org

Curriculumak jasotzeko azken eguna:
2021eko ABENDUAREN 15a

 

INFORMAZIO GEHIAGO

UNESCO Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun enparantza
Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala
48001 Bilbo

Tfna. 94 427 64 32

Closed Convocatory
 Time to register:
01/12/2021 - 15/12/2021