Lehiakortasun Jasangarri Sariak

LEHIAKORTASUN JASANGARRIAREN FORMULARIOA

OINARRIAK

Lehiakortasun Jasangarriaren aldeko apustuaren esparruan, BBK-k abian jarri ditu sari hauek, gure lurraldearen Garapen Jasangarriari ekarpen positiboa egiten dioten Bizkaiko HERRITARRAK, ENPRESAK eta ERAKUNDEAK aintzatesteko.

Enpresentzako saria

Sei sari emango zaizkie garapen jasangarriari egindako ekarpenagatik nabarmentzen diren 6 enpresari, honako kategoria hauetan:

  • Ekonomia jasangarria: Enpresaren alderdi ekonomikoak, jasangarritasunari lotutako alderdietan hazkundea adierazten dutenak.
  • Kalitateko enplegua:Langile edo beharginentzako hobekuntza beraien eskubide eta lan-baldintzen bidez.
  • Soziala:Hobekuntza frogagarriak gizartearen eta sektore behartsuen alde.
  • Aukera-berdintasuna:Esparru guztietan aplika daitezkeen berdintasun-printzipioak ezartzea.
  • Gardentasuna eta gobernu ona:Gardentasunaren eta gobernu onaren irizpideak aplikatzea, aliantzak eta lankidetza-sareak nabarmenduz GJHak lortzeko.
  • Ingurumena:Prozesuak hobetuz ingurumenari laguntzen dioten ekimenak, ekonomia zirkularra bezalako alderdiak baloratuz.
Premio reconocimiento institucional
  • Premio designado por la propia organización a la institución vizcaína que realice una importante labor en favor de la sostenibilidad.
Aitortza instituzionalaren saria
  • Antolakuntzak berak izendatutako saria, iraunkortasun edo jasangarritasunaren alde lan garrantzitsua egiten duen Bizkaiko erakundearentzat.