BBK UP, saskibaloia sustatzeko

BBK UP BBK-k, Bilbao Basket Fundazioak eta Bizkaia Basket Fundazioak antolatutako saskibaloi-txapelketa da, eta ohitura osasungarriak sustatzea du helburua, baita hainbat balio sustatzea ere, hala nola adiskidetasuna, begirunea, tolerantzia, bizikidetza, ahalegina, eskuzabaltasuna, lagunartekotasuna, talde-lana edo diziplina.

Kirol-ekimen hau BBK-k Bizkaiko kultura, garapen eta ongizatearekin duen konpromisoaren parte da, baita kirola eta aisialdi osasungarria sustatzeko duen konpromisoaren parte ere.

BBK UP txapelketa

8 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako txapelketa 2018an hasi zen jokatzen.

BBK UP Bizkaiko eskualde guztietara iristen da, talentua atxikitzeko eredu espezifiko bat, «Harrobia proiektua: Prestakuntza Integrala» izenekoa, sortu eta gauzatzeko, eta gure saskibaloi-harrobi zabaletik sortzen den talentua berton atxikitzera zuzenduta dago.

BBK UP 2018 txapelketa

2018. urtean, BBK UPen lehen edizioan 51 taldek parte hartu zuten.

Finala apirilaren 7an jokatu zen Bilbao Arenan, saskibaloiaren festa handi batekin, non lau finalak ─emakumezkoen minibasketa, gizonezkoen minibasketa, emakumezko haurrena eta gizonezko haurrena─ jokatzen ziren bitartean jarduera paraleloak antolatu baitziren.

Talde irabazleak honako hauek izan ziren:

  • Emakumezko haurrak: Tabirako Jesuitak
  • Emakumezko Minia: Gernika A
  • Gizonezko haurrak: Patronato Maristas
  • Gizonezko Minia: Gernika

Campeonato BBK UP 2019

2019. urtean, 800 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten BBK UP txapelketan. Urteko berritasuna izan zen 3 × 3 modalitatean jokatzen hasi zela, parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Talde irabazleak honako hauek izan ziren:

  • Gizonezko Haurrak: Getxo CK
  • Emakumezko Haurrak:: Atxuri A
  • Gizonezkoen Minia: Bilbao 2007
  • Emakumezkoen Minia: Tabirako San Antonio 1
  • Gizonezkoen Mini-aurrekoa Hontzuriak
  • Emakumezkoen Mini-aurrekoa La Salle 09 Azul
  • Saski Eskolak: Jesuitinas 2

 

 

Enlaces de interés