

Baita landu ditugun balioak momentu honetan bizi dugun egoeraren islada izango dira: Natura zaindu beharra, elkarlana eta arauak errespetatzea. Guzti honi lotuta, Olentzerok umeengana duen eragina eta imaginazioa lantzeko aukera izanik, BBKtxo Iratxoa izango da aurtengo bisitaren protagonista eta gidaria. Honekin esan nahi duguna zera da, Olentzerorekin egingo den bisita BBK-ri esker bizi dugun egoeraren metafora erakargarria izan daitekeela.
Bisita gidatu batetik, estatiko batetik, bisita antzeztu batera aldatu zen, non pertsonaia mitologiko ezberdinak agertzen ziren bisitan zehar. Urteen esperientziak erakutsi digu bisitan zehar pertsonaia ezberdinekin aurkitzeak bisita gehiago aberasten duela, istorioaren gidak direlako eta umeek beraiekin erlazionatzen direlako. Bisitan zehar pertsonaiekin egiten diren jokoek ere dinamika, bizia, ematen dio bisitari, guraso eta seme alaben parte hartzea sortzen da. Azken finean, familian egiten den plan bat bihurtzen da, non parte hartzedun guztiak protagonistak bihurtzen diren.
Aplikazio honek aukera ematen du BBK Gizarte Ekintzaren spot-a aplikazioa irekin bezain pronto azaltzea, baita bukaeran edo bietan, spot ezberdinak jarriz nahi izanez gero. Orain arte, BBKren akzio guztiak bisita familiarrei zuzenduak zihoazen baina aplikazio hau ikastetxeekin erabiltzeko aukera ere ematen du. Ikastetxeek pertsonai mitologikoekin tailer ezberdinak egiten dituzte. Hemendik aurrera joko hauek erabiliko dituzte tailerren ordez. Gainera gure ideia IOS eta Android plataformetan izatea da.

Gune horretan Galtzagorria landareaz inguratua dago, hau askatzeko familiek senda belar ezberdinak identifikatu eta hotzara baten bildu beharko dituzte.

Lamia bere putzuan ilea orrazten zegoen lasai eta kantatzeko prest zegoenean landareak ingurutu eta ahoa itxi dio, ezin du landarea ahotik kendu. Joko honetan familiek lamiaren urrezko orrazia harrapatuko dute.

Basajaun ezin irten dabil. Laberintoaren sarrera landarez inguratua egongo da, baita zaborrez ere. Landareak daukan indar guztiarekin basoetan aurkitu duen zabor guztia laberinto barrura eraman du eta Basajaun birziklatzen egongo da.

Landareak koba inguratu du, hau ezin da bertara sartu. Lore polit bat ageri zaio landareari, hau usaindu eta botere guztiak desagertu zaizkio.

Mari Domingi baserriaren aterian egongo da, taldeak bisitan zehar gertatutakoa azalduko die, Mari Domingik berriz landarea jada desagertu egin dela beraiei esker.

Azken gunean Olentzero aurkituko dugu baserriaren sukaldean. Azken jokoan Olentzeroren abestia ordenatu beharko dute familiek. Bukatzeko honen mezua:
«Naturaren doinuak, gure bizitzaren taupada»
Simulagailua aldatu egin da, jada 4D-an bihurtu da. Hori dela eta SALA BBK 3D simulgailua SALA BBK 4D simulagailuan bihurtuko da. Oraingo honetan BBK Gizarte Ekintzaren spot-a hasieran jarri daiteke simulagailuaren proiekzioan. Ez du zertan aplikazioan dagoen spot berdina izan behar. Horrela BBK Gizarte Ekintzak egiten dituen proiektu ezberdinak erakusteko aukera izango du. Aplikazioan bi jartzeko aukera eta baita simulagailuan ere, bat hasieran eta bestea
amaieran.