Albisteak

60 URTEZ GORAKOENTZAKO JARDUERA-PROGRAMA

2020/2021 ikasturterako BBK+ Jarduera Programak bost prestakuntza- eta didaktika-ardatz ditu: Ongizate eta Hazkunde Pertsonala, Kultura, Hizkuntzak, Musika eta Teknologia Berriak. Aurten BBK-k bereziki indartu gura izan du atal teknologikoa, garrantzi berezia hartu baitu pandemia garaian. Arlo hau zabalagoa da orain, gaurkotasun handiko ikastaroak eta adinekoen eguneroko bizitza errazteko lagungarri izan daitekeen eduki praktikoa sartuta. Helburua da adinekoek, normalean trebetasun teknologiko txikienak dituen biztanle-taldeak, gutxieneko oinarrizko nozioak eskuratzea, beren ingurunearekin online komunikazio optimoa izatea lortzeko.

Informazio gehiago: https://www.bbk.eus/gure-nagusiak/jarduera-programak/