Albisteak

BBK ESTATUKO 20 IRAGARLE SORTZAILEENEN ARTEAN DAGO

Komunikazio, publizitate eta marketinaren sektorean aitorpen garrantzitsuak jasotzen jarraitzen du BBK-k. marketingdirecto.com atari espezializatuak urtero egiten duen rankingaren arabera, eta hori marka handientzat erreferente bat izaten da, Bizkaiko banku-fundazioa 20 enpresa sortzaile onenen artean dago aurten ere. Estatuko edo nazioarteko bederatzi konpainia baino ez dira gai izan zerrenda horretan errepikatzeko, publizitate-kanpainen arrakastaren bidea markatzen duelarik. Aurten, BBKren atzetik, Mc Donalds, Banco Santander edo Audi multinazionalak geratu dira, besteak beste.

LLYC agentziak egindako “Bakardade Ikusezina” kanpainak, adineko edo nagusien gura bako bakardadearen arazoaz gizartea kontzientziatzeko ideiak, jasotako sariak funtsezkoak izan dira BBKren izena enpresen ranking horretan kokatzeko, 2021ean Burger King, PlayStation eta Netflix bezalako iragarle handiek osatutako podiuma izan zuelarik.

2019. urtearen amaieran martxan jarri zenetik, ‘Mercedes’ek, Rubén Orozcok sortutako eskultura hiperrealista eta “Bakardade Ikusezina” kanpainako protagonistak, oihartzuna izan du kanpaina onenak aitortzen dituzten nazioarteko sari eta jaialdi garrantzitsuetan. BBKren kanpainak arreta bereganatu du hainbat sariketatan; batzuk aipatze aldera, Dircom Ramón del Corral Sariak, Astrid Awards edo ADC Awards, BrandFilm, Aster Sariak, Eficacia Sariak, c de c Sormen Sari Nazionalak, IPRA Awards, Stevies Awards, Inspirational, Publifestival edo Laus Sariak.

Lortu dituen 13 sarietan oinarrituta, BBK-k 156 puntu batu ditu aurten, eta sormena banderatzat duten enpresen rankinean 13. postuan kokatu da. 2020an, Fundazioa sailkapen horretan zazpi postu gorago kokatu zen, 6. postuan. Ranking hartan zeuden marketatik, BBKz gain, beste zortzi iragarlek bakarrik lortu dute tokia aurtengo Top 20en artean: Burger King, Bankinter, Samsung, PlayStation, Magnum, Adolfo Domínguez, Audi eta Santander izan dira. BBK-k lortutako postuaren balioa nabarmena da, nazioartean presentzia handia duten konpainien aurka lehiatzen baita.