Albisteak

BBK-K ETA AGINTZARI-K BASAURI ETA SANTURTZIREKIN “BEHARI”EN LEHEN SAREA BULTZATU DUTE

BBK eta Agintzari laguntzaile-sare zabal bat sortzeko prest daude, bakardadean bizitzearen ondorio txarrei aurre egiteko. BBK Behari programak Basauriko eta Santurtziko udalen laguntza izan du. Bi herri horiek izan dira gizarte-berrikuntzako proba pilotu bat probatu duten lehenak Bizkaian; helburua udaletako gizarte-zerbitzuak eta biztanleria zibila inplikatzea da, bakarrik bizi diren eta bizi-proiektu egoki bat izateko zailtasunak dituzten adinekoak ikusarazteko. Eredu berriak parte-hartze komunitarioaren ahalmenak eta teknologiaren balioa batzen ditu.

Programa hobek azken teknologiak erabiltzea proposatzen die udaletako gizarte-zerbitzuei, bakardadean dauden adinekoen beharrizanei erantzun eraginkorrak emateko. GIS teknologian eta big data-n oinarritutako sistema bati esker, udalerriko adinekoen diagnostikoa egin eta bakardade-arriskuan dauden pertsonak identifika daitezke informazio-sistema geografiko baten bidez, gizarte-bakartze edo isolamendu sozialaren arriskua diagnostikatzeko sistema bat barne. Herritarren informazioa aplikazio mugikor baten bidez helarazten da sistemara, “behari” gisa parte hartzen duten pertsonek baturiko informazioa gizarte-zerbitzuei transferitzen die eta.

65 urtetik gorakoentzako bakardade-arriskua baloratzeko sistema honako adierazle hauetan oinarritzen da, besteak beste: osasuna eta zaintza, harremanak, ekonomia, etxebizitza, oinarrizko baliabideetatik eta laguntzatik duten distantzia, gizarte- eta ekonomia-prestazioak jasotzea, inguruko bizitegi-analisia.

Prentsa oharra