Albisteak

BBK KUNA 2030 KIDEAK

BBK KUNA 2030 KIDEAK, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko erakundeen arteko aliantza, BBK eta UNESCO Etxearen artean elkarlanean abiarazia, bultzatzen du BBK-k. 2015ean, Nazio Batuek Agenda 2030a eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea, eta orain, 2021ean, BBK Kuna, bere GJHen Etxea, irekiko du, Bizkaiaren etorkizuneko erronkei erantzuteko.

Agenda 2030a ekintzarako deia da pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasunaren alde egiteko. BBK Kuna 2030 Kideak programa sektore anitzeko aliantza bat izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian Agenda 2030a aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko xedearekin. Gainera, BBK-k aitortzen du hizkuntza- eta kultura-aniztasunak funtsezko eginkizuna duela garapen jasangarri edo iraunkorrean; hori dela eta, BBK Kuna 2030 Kideak programak 17 GJH +1 (euskara, euskal kultura eta gaitasun eleanitza garatzea) txertatzen du.

BBK-k, guztira, 17+1 erakunde, GJH bakoitzeko bana + 1, hautatuko ditu, eta hainbat eremutatik etor daitezke horiek, hala nola esparru akademiko, administrazio publiko, enpresa edo gizarte-erakundeetatik. Atxikitzen diren guztiek Bizkaia eraldatzeko eta etorkizun iraunkor edo jasangarriago, zuzenago eta bidezkoago baten aldeko konpromiso publikoa izango dute komun.

Argibide gehiago