Albisteak

BBK KUNA-REN “THE FUTURE GAME”K ERANTZUNAK EMATEN DIZKIE ETORKIZUNEKO ERRONKEI

BBK Kunaren The Future Game esperientzian parte hartu duten gazteek gaur aurkeztu dituzte 4 asteotan gauzaturiko proiektuak, eta erronkak gaindituz ibili behar izan dute, planeta salbatzeko denbora irabazte aldera. Prestakuntza-programa honetan, Bizkaiko 30 gaztek, jolastuz, mende honetako joera eta erronka nagusiak aztertu dituzte, beren ingurunean eragin positiboa izango duten konponbideak bilatzeko.

Gainditu behar izan dituzten erronkak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta egon dira; mundu iraunkorragoa lortzeko nazioarteko agendan ezarrita daude helburu horiek, eta BBK Kunaren bide-orria izango dira.

Jokoaren aste hauetan honako jarduera hauek egin dituzte:

  • Ikaskuntza-saioak, eragin positibo handiko beren proiektuak abian jartzeko.
  • Harreman edo konexioak hirien erresilientzia bezalako gaietan adituekin eta
    Ashoka sareko changemaker ekintzaile gazteekin.
  • #ConstraintForEmpathy-ren erronkak: erronka horiek gazteei aurkeztu zitzaizkien, asteburu batean zehar egin zitzaten. Helburua planetako pertsona behartsuenek bizi duten esperientziara hurbiltzea zen. Erronka horien artean zegoen, adibidez, bi egunez 2€rekin bakarrik elikatzea edo Bilbon zehar gurpil-aulki batean ibiltzea.
  • Garapen Jasangarriko Helburuen araberako ekimenak abiaraztea.
  • Banakoen inspirazioak, etorkizunari buruzko dilemetan oinarrituak.