Albisteak

BBK SALAk kultura proiektu berritzaileak sustatzeko bi lerro ireki ditu

Herritarrei beren egunerokoan kultura inguratzeko apustua berretsi du BBK erakundeak. Gainera, soilik kontsumora mugatzen ez den kulturarako sarbidea. BBK Artegunea proiektuak sustatzeko lerro bikoitza da; herritarren eta sortzaileen artean harremanak errazteko eta elkarrizketa bideratzeko espazioak sortzea proposatzen du eta burutzen diren ekintzen alderdi aktibo bihurtzen dira pertsonak.

BBK Artegunea sustapen lerroak helburu du pertsonak arte eta kultura prozesuen zati bihurtzeko testuinguruak sortzea.

Bestalde, musika espazio berriak aukera bat eman nahi die talde sortu berriei, musikaren agertokian tartetxo bat izan dezaten.

Bigarren mailako helburu gisa (baina ez du garrantzi txikiagoa), lerro berri honek babesa eman nahi die zenbait diziplina arteko proiekturi eta musika proiekturi, askotan zailtasunak izaten baitituzte laguntza ekonomikoa eta azpiegiturak aurkitzeko proiektu horiek aurrera eramateko eta/edo garatzeko. BBK Arteguneak kultura arloko ekimen berritzaileak babestea du helburu.

Sustapeneko bi lerro horien kudeaketa Kultiba Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku egongo da.

Sustapen lerroa sortzaile profesionalentzat da eta/edo artean eta sormenean eta haien adierazpenetan (moda, literatura, artisautza, arte eszenikoak eta zuzeneko arteak, arte plastikoak eta ikusizko arteak, new media art…) lan egiten duten kolektiboentzat. Pertsona eta kolektibo horiek Bizkaian bizi behar dute, beren arte prozesuak eta/edo proposamenak herritarrengana zabaltzea izan behar dute helburu, eta ikuspegi malgua eta berritzailea izan behar dute.

Aukeratzen diren proiektuek 1.800 euro jasoko dituzte. Lankidetzan eginiko proiektuek (kolektibo eta/edo eragile sortzaile batek baino gehiagok parte hartzen dutenek) 700 €-ko gehikuntza izango dute jaso behar duten zenbatekoan. Lankidetza hori argudiatuta egon beharko da proposamenean; horietako bakoitzak dakartzan alderdiak zehaztu beharko dira, eta horrek nola aberasten duen proposamena.

Sustapen lerro honen gainerako oinarriak eta informazioa esteka honetan lor daiteke: www.bbk.eus/eu/proiektuak/bbk-artegunea/

Musika espazio berria Bizkaiko Lurralde Historikoko musika taldeei edo biztanleei bideratuta dago (gutxienez, taldea osatzen duen pertsona bat Bizkaian jaioa edo bertan bizi dena izan behar da). Taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izan behar dira.

Musika taldeek formatu txikiko taularatzea izan behar dute, proposatzen den espazioaren ezaugarrietara egokitu daitekeena.

Aukeratzen diren proiektuek 500 euro jasoko dituzte cache kontzeptu gisa. Kontu sail horiei azpiegitura eta laguntza teknikoa batuko zaizkie. Emanaldietarako musika tresnak musika taldeen kontura izango dira.

Sustapen lerro honen gainerako oinarriak eta informazioa esteka honetan lor daiteke:

www.bbk.eus/eu/proiektuak/bbk-artegunea/

Proposamenak posta elektroniko bidez bidal daitezke helbide honetara, artegunea@kultiba.net , urtarrilaren 28ko 23:59ak arte.