Albisteak

BBK SALAREN 2021EKO ANTZERKI-PROGRAMAZIOA AURRERA DOA EKOIZPEN-LERRO PROPIO ETA INDEPENDENTERANTZ

BBK Salak urte berri honetarako programazio soziala aurkeztu du, berariaz emakumea ardatz duena. Emakumeek zuzendutako eta idatzitako ikuskizunek osatuko dute programazioa, horrela berdintasuna sustatzeko oraindik emakumeak gutxiengoa diren lanetan. Era berean, Salak bere beste lehentasun baten, euskararen normalizazioaren, aldeko apustua egiten jarraituko du, eta helburua BBKren kultura-gune bereizgarria, 10 urte bete dituena, euskal kulturaren gune gisa sendotzea da, gure sortzaileen ahots guztiei irekita.

Memoria, maskulinotasun berriak, feminismoa edo identitatea dira, besteak beste, denboraldi berri honetarako proposatutako gaiak; mota guztietako ikus-entzuleek izango dute lekua bertan, eta lehen aldiz ekoizpen propio bat eskainiko da: “Yerma”  .

Gainera, aurten berrikuntza gisa, ekitaldi batzuk amaitzean, ikus-entzuleekin solasaldia antolatuko da Borja Ruiz antzerki-zuzendari, aktore eta pedagogoaren eskutik, ekoizpenaren talde artistikoarekin batera, obraren zenbait alderdi aztertzeko eta antzezleak antzerki-esperientzian apur bat gehiago sakondu gura dutenengana hurbiltzeko.