Albisteak

Bilboko alkateak BBK Kuna ezagutzen du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur BBK KUNA bisitatu du, Bilboko Urazurrutia kalean kokatutako Garapen Jasangarriaren Helburuen Etxea. Datorren urrian ofizialki inauguratuko den eraikina ia prest dago BBKren proiektu berria hartzeko. Enpresak, unibertsitateak, erakundeak, administrazioak, ikerketa zentroak eta publiko orokorra elkartuko dituen espazio berria izango da, elkarrekin lan egiteko eta gizarte gisa aurkezten zaizkigun erronkei erantzuteko.