Albisteak

FSForumak nazioarteko lider kultural eta sozialak bilduko ditu berriro

Datorren maiatzaren 2tik 31ra Fair Saturday fundazioak eta BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan, kulturaren eta berrikuntza sozialaren inguruko hitzaldi bat emango dute egunero, FSForum – Cultural and Social Innovation delakoaren esparruan.

Bizi ditugun ziurgabetasun-garai hauetan, eta gizatasun gisa oraindik ere aurrean ditugun erronkak kontuan hartuta, zer eginkizun izan behar dute kulturak eta berrikuntza sozialak etorkizun hobea eraikitzeko? FSForumak – 2017an Bilbon jaiotako nazioarteko gogoeta-guneak – Beste urtebetez bilduko ditu, digitalki, kulturaren, arteen, gizarte-berrikuntzaren, gobernu-erakundeen eta erakunde globalen arloko ordezkari garrantzitsuak, egungo egoerari buruzko hausnarketak partekatuko dituztenak.

Irekiera ekitaldia apirilaren 29an izango da, 12: 00etan, BBK Salan, eta bertan izango dira Jordi Albareda, Fair Saturdayren sortzailea, Nora Sarasola, BBKren Gizarte Ekintzako zuzendaria, Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua eta Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Ekonomi Sustapen zinegotzia, hainbat hizlarirekin digitalki lotuz. Carmel Sepuloni, Zeelanda Berriko kultura ministroa, Enrique Avogadro, Buenos Airesko Kultura ministroa edo Nico Daswani, Head of Arts and Culture, World Economic Forumekoa. Ekitaldia streaming bidez ere emango da zuzenean FSForumeko web orri ofizialean (www.fsforum.online).