Albisteak

GIZARTE-ERAGINARI BURUZ EUROPAKO PRAKTIKA-KOMUNITATE BAT JARRI DUTE MARTXAN BBK-K ETA ESADEK

Xabier Sagredo BBK-ko lehendakariak eta Koldo Etxebarria Esadeko zuzendari nagusiak akordio bat sinatu dute, gizarte-eragin edo inpaktu sozialari buruz Europako praktika-komunitate bat martxan jartzeko. Keinu horrekin, bi erakundeek gizartean eragina duten ekimenak garatzeko konpromisoa indartu dute. Horren haritik, gero eta beharrezkoagoa da inpaktu sozialaren neurketan eta kudeaketan sakontzen jarraitzea erakundeen kudeaketa arduratsurako.

Ekimenaren helburua da fundazioen arloan jardunbide egokiak identifikatzea eta partekatzea, sektorearen gardentasuna areagotzea eta Europako fundazio ospetsuen artean ezagutza sortzea eta lankidetza sustatzea, inpaktuaren neurketari eta kudeaketari dagokienez garapen-fase desberdinetan baitaude. Komunitatea % 100 formatu birtualean diseinatu da eta urtean 6 topaketa egitea aurreikusten da. EVPA, AEF eta SERES fundazioa elkarlanean aritu dira erakunde parte-hartzaileak identifikatzen.

Ildo horretan, Erresuma Batu, Frantzia, Italia, Espainia, Holanda, Portugal, Belgika, Suedia eta Errusiako erakundeek osatzen dute Komunitatea, besteak beste. Komunitateak espazio propioa ere badu Espainiako estatuko fundazioentzat, interes eta kasuistika propioekin. Abenduaren 10ean, estatuko praktika-komunitatearen lehen saioa egin zen, eta erreferentziazko fundazioek parte hartu zuten.

Komunitatea “Inpaktuaren neurketatik inpakturako ikaskuntzara: Europako fundazioen ikaskuntza-ibilbideak” azterlanaren ondorioetatik sortu da; azterlana gidatu dutenak izan dira: Lisa Hehenberger irakaslea, Center for Social Impact-eko zuzendaria ─zentro hori inpaktuaren ekonomiari buruzko ikerketa eta ezagutza zabaltzeko Esade Entrepreneurship Institute-koa da─, eta Leonora Buckland eta Deborah Gold ikertzaileak, BBKren babesaz eta AEFren laguntzaz.

Praktika-komunitatea gune birtual seguru bat da, inpaktuaren kudeaketarekin eta fundazioekin lotutako arazo konplexuak tratatzeko eta sektorearen ezagutzan aurrera egiteko, ikasgaiak eta pentsamenduak partekatuz eta eztabaidak modu irekian sustatuz. Hehenberger irakaslearen arabera, “Komunitateak parte hartzen duten fundazioei lagunduko die sortzen duten inpaktuaren neurketa eta kudeaketa hobetzen, eta horrek inpaktu handiagoa ekarriko du, baita sektore osora zabal daitekeen ezagutza ere”.

Horretarako, saio horien ondorioak eta ikaskuntzak BBKren eta Center for Social Impact-en webguneetan argitaratuko dira datozen hilabeteetan, ezagutza hori inpaktua neurtzeko interesa duten fundazio eta eragile guztien eskura egon dadin.

Parte hartzen duten fundazioen zerrenda osoa:

Europako Erkidegoan, honako hauek: 4WINGS Foundation, AlphaOmega Foundation, Argidius Foundation, Bertelsmann Stiftung, BMW Foundation Herbert Quandt, Degroof Petercam Foundation, Demeter Foundation, Esmée Fairbairn Foundation, Fondation CHANEL, Fondazione CRT, Daniel & Nina Carasso fundazioa, ONCE fundazioa, IDeA Foundation, Impetus, King Baudouin Foundation, “la Caixa” Foundation, Laudes Foundation, NESsT, Norrsken Foundation, Reach for Change, Robert Bosch Stiftung Foundation, Sol Center, The Community Foundation for Northern Ireland, The Robertson Trust eta Thomson Reuters Foundation.

Espainiako Erkidegoan Barça fundazioa, Barrié fundazioa, Botín fundazioa, Carmen Gandarias fundazioa, Daniel y Nina Carasso fundazioa, Juan Perán – Pikolinos fundazioa, Kutxa fundazioa, “La Caixa” fundazioa, Mahou-San Miguel fundazioa, Netri fundazioa, ONCE fundazioa, Repsol fundazioa, Santa María la Real fundazioa, Ship2B fundazioa, Telefónica fundazioa, Vital fundazioa eta Open Value Foundation.

Esaderi buruz

 1958an sortua, Esade erakunde akademiko global bat da, Bartzelonan eta Madrilen ditu campusak, eta mundu osoan dihardu 185 unibertsitate eta negozio-eskolarekin egindako lankidetza-hitzarmenen bidez. Urtero, 11.000 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute erakundearen ikastaroetan, hiru prestakuntza alorretan: Business School, Law School eta Executive Education. Esadeko ikasle ohien elkarteak (ESADE Alumni) 60.000 ikasle ohi baino gehiago ditu eta 72 chapter-eko nazioarteko sarea du, 126 nazionalitatetako alumni-ekin, ehun herrialde baino gehiagotan. Esadek ESADECREAPOLIS enpresa-berrikuntzako parkean ere parte hartzen du, eta ekosistema aitzindari horren helburua da bertan parte hartzen duten enpresen berrikuntza-prozesuak inspiratu, erraztu eta bizkortzea. Nazioarteko bokazioarekin, negozio-eskolen munduko ranking nagusietan dago Esade, besteak beste Financial Times, QS, Bloomberg Businessweek edo América Economía-rekin batera. www.esade.edu

Esaderentzat, berrikuntzaren eta konpromiso sozialaren bidez aldaketa esanguratsua ekartzeko bere konpromisoaren parte da proiektu hau.