Albisteak

Haurrei eta Nerabeei Tratu Ona emateko kanpaina aurkeztu du BBK Familyk

BBK Familyk apirilean zehar gauzatuko den Tratu Onaren kanpaina aurkeztu du gaur, apirilak 16, BBK Salan. Kanpaina gaur bertan, hilak 16, hasi da “Haurtzaroa irabazi” dokumentalaren emanaldiarekin; bertan, esperientzia handiko pertsonen eta osasun, hezkuntza, familia, kirol, aisialdi eta denbora libreko profesionalen eskutik, Haurrei eta Nerabeei Tratu Ona ematea zelan eraikitzen den aztertzen da.  Dokumentalean, ume eta nerabeak tratatzeko elementu fisikoen garrantzia zein helduek izan behar dituzten gaitasunak, jarrerak, portaerak eta balioak azaltzen dira.

Ondoren, apirilaren 20an eta 21ean, “Haur eta Nerabeei Tratu Ona” jardunaldiak egingo dira online, eta Pepa Horno psikologoa (haurtzaroan eta babesean espezializatua) eta Francesco Tonucci psikopedagogoa (Haurrekiko Tratu Onean aditua) izango dira bertan. Era berean, EAEn nahiz erkidegotik kanpo hainbat arlotan (hala nola osasunean, familian, hezkuntzan eta kirolean, aisialdian eta denbora librean) izandako esperientziak azalduko dira.

Gainera, apirilaren amaieran BBK Family learning-en, gurasoen trebetasunak hobetzeko doako prestakuntza- eta ikaskuntza-plataforman, honako online ikastaro hauek izango dituzte eskura familiek: Zelan sortu familia emozionalki segurua zure seme-alabentzat eta Tratu ona kirol arloan. Familien eginkizuna.

Argibide gehiago: www.bbkfamily.eus