Albisteak

YERMA, LORCAREN KLASIKOAREN EGUNGO BERTSIOA, BBK SALAREN LEHEN ANTZERKI-EKOIZPEN PROPIOA IZANGO DA

Lorcaren Yerma klasikoaren bertsioa BBK Salaren ekoizpen propioko lehen lana izango da, eta hori Bilboko kultura-gunearen aldetik berton egindako kalitatezko antzerki, euskara, berdintasun eta sormenaren aldeko kultura-berrespenean beste urrats bat izango da. Gainera, proiektu honekin BBK Salak sorkuntza-gune gisa agertu gura du bere burua, erakusketa-gune izateaz gain.

Aste honetan azkenduko dira antzezlan honen entsegu edo proba-saioak; lan honekin BBK Sala antzerki-sorkuntzaren bide zailean murgilduko da Maria Goiricelaya euskal eszenako zuzendari indartsuenetako baten eskutik. Lana irailaren 24tik 26ra ikusi ahal izango da euskaraz eta urriaren 1etik 3ra gaztelaniaz.

Goiricelayak, lan honen zuzendari artistikoak, bertsio fresko bat taularatuko du, gaur egungoa eta gizatiarra, eta, sektorean tokiko enplegua sortzeaz gain, dramaturgia edo antzerkigintza berrien sorrera sustatzen du eta Patxo Telleriak euskarara egokitutako Lorca honen bertsio askea lehen aldiz Bilboko aretoan taularatuko du.

Horrela, Salak bere bidea hasiko du ekoizpen-lerro propio eta independenterantz, eta horrek Bizkaiko kultura-eszenan erreferente gisa finkatuko du. Azkenaldian, kultura-eragile gisa berretsi da, lurraldeko sortzaile gazteei askotariko diziplina artistikoetan garatzeko aukerak emateko, eta horiek garatu eta sendotzeko tranpolin bihurtu da.

BBK Salaren lehen antzezlana ez da azkena izango, 2022an emateko beste obra bat prestatzen ari baitira; emakumeen protagonismo argia du, eta euskaraz estreinatuko dute; horrek argi uzten du BBK Salak kalitatezko lanak, gaur egungoak, eskaintzeko apustua egiten duela, emakumeak eta euskara protagonista direla.

Azken hilabeteetan, BBK Salak diziplina anitzeko topaleku eta Bizkaiko talentuaren erakusleiho izateari eman dio garrantzia. Hilabete honetan bertan ireki dizkio ateak Artorekari, Bizkaiko sortzaileen artelanak mailegatzeko proiektuari. Aretoko hall-a erakusketa-areto bihurtu zen maiatzean Artegune proiektuarekin. Edo Off Festival-ek, zirkuitu komertzialetatik urrundutako ekoizpen eszenikoen lehen lehiaketak, proposamen ausart eta harrigarriz bete zuen BBK Sala uztailaren 5etik 11ra bitartean.

salabbk.eus