Albisteak

Zirgari Sariek emakume langileen funtsezko lana aitortzen dute koronabirusaren pandemian

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Berdintasunerako Zirgari Sarien seigarren edizioan (ohorezko kategoria) aitortu dute emakume langileek pandemian egindako funtsezko lana, bizitzarako funtsezko zerbitzuei eustea ahalbidetu baitu.

Gure lurralde historikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzen dutenak saritzen dituen sari horrek, halaber, Lagun Artean Elkartea (Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako kategoria) eta Deustuko Unibertsitateko Inspiera STEAM programa (ahalduntzea eta Balio Aldaketa kategoria) nabarmendu ditu 2021. urtean. Bestalde, Mungiako Diz Diz eta Sestaoko Neba Neba elkarteak ere saritu dituzte Herritartasun Aktiboaren kategorian.

Sariak emateko gala edukiera murriztuarekin egingo da martxoaren 5ean, 17:30ean, Bilboko BBK Salan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Youtubeko kanalean eta TeleBilbaon.