Agenda
18 Apirila 2021
BBK Sala:

Ana Curra + Seda

Rabba Rabba Girl! zikloa.

Ana Curra

Ana Isabel Fernández, Ana Curra eta Ana Pegamoide bezala ezaguna, 1980ko hamarkadan Madrilgo movida delako mugimenduaren abeslari eta konpositore erreferenteetako bat izan zen, eta zenbait hedabideren arabera, Iberiako punk-aren erregina da.

Alaska y los Pegamoides, Parálisis Permanente eta Los Seres Vacíos musika-taldeen kidea izan zen. Hainbat musika-proiektutan parte hartzen ibili da eta bere jaioterrian -San Lorenzo del Escorial- herriko Musika Kontserbatorioan irakasle postua lortu du.

Huaca izenburuko EP berria atera du. Izen horrek kitxuaz norbere santutegian edo norberaren sorrerazko egoeran sartzea esan nahi du. Disko honetako abestien giroak garapen landua dauka, kadentzia eta sonoritate ilunekin, eta bere musika ARP 2600 sintetizadore modularra oinarri hartuta eraiki da.

Seda

Seda Virginia Fernández da, bestelako izenez ere ezaguna: Virginia Infierno, Niña del frenesí, Brujinia, Virgínea, Virgiseda edo Ñoco Colo.

Hainbat proiektutan ibilia da: Jardín Infierno, Doctor Deseo, Toro y la Niña del Frenesí, Virginia y los Machines, J.O.E, Iron Lion, Swing Bullets, 80’s beat eta abar luzea… Hori ikusita, nahi duena egiten duela argi dago, eklektikoa da bere adierazpideetan, baina punk espiritu argia dauka.

Seda proiektuan bertako eszenaren musikari eskarmentudunez inguratu da eta Virginiak bere identitate artistikoa erakusten du.

tiketak

18 APIRILA 2021
O: 12:30
Helbidea

Gran Vía López de Haro kale nagusia, 19-21

Sarrerak

15€.
Descuento: 10% con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin.