Agenda
13 Azaroa 2021
BBK Sala:

Kenophobia

Fobia-moten artean, kanpoaldeko egoeren arrazoi eta neurririk gabeko beldurra eragiten dutenak daude; kenofobia, hain zuzen ere, horietako bat da eta hutsunearen beldur izatean datza. Kenofobia jasaten dutenentzat, espazio hutsak beldurgarriak dira; larritasun-sentsazio guztiz kontrolaezina sentiarazten diete, bai hutsik dauden espazioen eraginpean jartzen direnean, bai horietan pentsatzen dutenean. Sintoma emozionalen artean, hainbat sentimendu dauzkagu: haserrea, beldurra edo tristura, baita errua ere.

Horren arabera, esparru ireki batek hutsunea eta bakarrik egotea sentiaraz dezake; izan ere, fobia honek lotura estua dauka bakardadearen beldurrarekin.

Antzezlana jai alaitsu eta handiarekin hasiko da. Berehala amaituko da, jendea joan egingo da eta hutsunea gonbidatuez jabetuko da. Hala, bakarrik eta beldur egongo dira. Bakardade horretatik abiatuta, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun emozionala islatuko da. Haietako bakoitzak beldurra eta hutsunea sentitzea eragiten dioten egoerak azalduko ditu. Gainera, norbere traumak azaltzeko eta jendaurrean horiek ospatzeko gai izango dira.

Kenophobia 50 minutuz agertzen den hirukote bat da; irudiz betetako lan koloretsu hau hizkuntza fisikoarekin eta mugimendu-mota dinamiko eta kementsuarekin uztartuta agertzen da.

tiketak

13 AZAROA 2021
O: 19:00
Helbidea
Gran Vía López de Haro kale nagusia, 19-21
Sarrerak
15€