Agenda
2 Maiatza 2021
BBK Sala:

Uniko

Txotxongiloez antzeztutako ikuskizuna, 6 urtetik aurrerako ikusle guztientzat + Berbaldia.

Paul seme bakarra da eta etxean jaun eta jabe dabil. Bere arreba Iratiren jaiotzak barru-barrutik sortutako beldurra eragingo dio: maitatua izateari uztea. Sentipen hori berataz jabetuko da eta familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

Agertokian hainbat pertsonaia azalduko zaizkigu: Paul eta gurasoak, arreba Irati, amama, Paulen andereñoa eta Ritxi – bere kontzientziaren alter ego den peluxezko hartza-. Hala, familiarentzako ikuskizuna egiteko asmoz, zentzurik zabalenean ulertuta, umeek zein helduek haien burua islatuta ikusteko moduko egoerak eta pertsonaiak topatuko dituzte.

Nebarreba baten jaiotzaren ondoriozko jelosiek umeengan eta haien gertukoengan eragin dezaketena agertzen da bertan. Gainera, hainbat konturi buruzko gogoeta egiten du: bizikidetza, hezkuntza, autoestimua, tristura edo atxikimendua.

Ekitaldiaren amaieran, Borja Ruiz antzerki-zuzendari, aktore eta pedagogoaren eskutik, antzeztutako lanari buruzko ikusleekiko berbaldi bana antolatuko da, produkzioaren talde artistikoarekin batera, obraren zenbait alderdi aztertzeko eta antzerkiaren inguruko bizipenak luzaroan bizi nahi dituzten horiengana artistak hurbiltzeko asmoz.

tiketak

2 MAIATZA 2021
O: 17:30
Helbidea

Gran Vía López de Haro kale nagusia, 19-21

Sarrerak

6€.
Descuento: 1€ con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: 1€ Kutxabankeko txartelekin.