Agenda
17 Abendua 2021
BBK Sala:

Wilko Johnson

Canvey Island, Esex, Ingalaterra (1947).

Gitarra-jotzailea eta konpositorea. Dr. Feelgood pub-rock eta rhythm & Blues doinuak egiten dituen musika-taldearen kide sortzailea.

Dr. Feelgood taldearen (1976ko) “Stupidity” izeneko zuzeneko diskoa Ingalaterrako kanta-zerrendetan lehena izatera heltzeaz gain, hari esker taldea ospetsu bilakatu zen.

1979an, Ian Dury & The Blockheads taldean sartu zen Wilko Johnson. Bertan, Norman Watt-Roy baxu-jotzaile handia ezagutu eta, berarekin batera, Wilko Johnson Band taldea osatu zuen. Oraindik dauka bera bidaide, izan ere, 25 urte baino gehiago eman dituzte elkarrekin.

tiketak

17 ABENDUA 2021
O: 19:00
Helbidea

Gran Vía López de Haro kale nagusia, 19-21

Sarrerak

25€.
Descuento: 20% con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin