BBK Sasoiko klubak
BBK nagusien gizarteratzea sustatzeaz arduratzen da.

Helduaroa berezko etapa bat da bizitzan, aisialdi gehiago izaten den garaia. Eta astialdi horretan hainbat jardueratan parte har daiteke ongizatea eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzeko, eta aldi berean gizarte-harremanak ere hobetzeko. Zahartze aktibo eta osasungarria izatearen helburua bizi-kalitatea eta itxaropena ahalik eta gehien luzatzea da, egunerokoan hobetuz bere esperientzia.

BBK Fundazioak kontuan du faktore hori eta gizartearen zerbitzura pertsona nagusien 10 zentro ipini ditu hainbat herritan. BBK-k postuak eskaintzen ditu garapen pertsonala, ohitura osasungarriak edo arte-adierazpena sustatzeko antolatu diren online jardueretarako.

Nagusien BBK Zentroek ibilbide bikaina izan dute BBK Gizarte Ekintzaren jardueraren barruan. Zentroen jatorriak 1965ekoak dira, orduan hasi baitziren BBKren aurreko aurrezki-kutxak honelako zentroak sortzen, nagusien gizataldeak garai hartan zituen gizarte-beharrizanak kontuan hartu eta asetzeko.

Zentro horien helburua zerbitzuak eskaintzea da, gizarteko kide izatearen sentimendua garatzen lagundu eta bizi-esperientziak trukatzea errazteko. Zentroak topaketa- eta harreman-guneak dira, non pertsona nagusiak elkartzen diren ezaupideak eta gaitasunak lortzeko, baita gizarte-harremanetarako ere, beraien egoera fisikoa eta emozionala hobetu eta bizitzaren ikuspegi berria izateko lagungarri zaie eta.

Oharra

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoera dela eta, SASOIKO klubak itxita daude osasun-egoerak berme guztiekin irekitzeko aukera ematen digun arte, eta itxita egonagatik ere, etengabe beharrean dihardugu horiek hobetzeko eta gizarteari bestelako zentro-eredu bat eskaini ahal izateko. Zentroak eta jarduerak birdefinitu egin ditugu, COVID egoera berrira egokitzeko. Segurtasun-neurriak txertatuta (txorrota automatikoak, alfonbra desinfektatzaileak, kamera termikoak…), lekuak eta edukierak berriz zehaztu dira, betiere leku seguruak izan daitezen. Gainera, Bizkaiko gizartearen zerbitzura hainbat online jarduera jarri ditu, autonomia, osasuna, edo arrakala digitala nahiz gura bako bakardadea prebenitzea ahalbidetzeko.

BBK+ jarduera-programa

Herriak

Arangoiti, Arteagabeitia (Barakaldo) Barakaldo (Cruces), Basauri, Basurto, Casco Viejo, Getxo, Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Portugalete, Santurtzi, Santutxu, Sestao y Zurbaran