BBK-tik lotura estua daukagu Bizkaiko lehen sektorearekin, eta hori ekintza eta ekinbide askotan gauzatzen da, ekonomiarentzat funtsezkoa den sektore baten bideragarritasuna, nekazaritza-aniztasuna, ingurumenarekiko begirunea eta kontsumo iraunkorra bermatzeko. BBK Azoka BBKren proiektu bat da, Bizkaiko baserritarren nekazaritza-jardueraren ezagutza eta zabalkundea sustatzen dituena

BBK Azoka webgunea online salmentako kanala da, eta Bizkaiko nekazari eta abeltzainen kalitaterik oneneko produktuak zuzenean, bitarteko barik, kontsumitzailearen esku jartzen ditu. Beste elikagai batzuen artean, 25 ekoizle ditu, ortuariak, eztia, arrain-kontserbak, gaztak, hestebeteak eta txakolina eskaintzen dituztenak.

Plataforma honek Bizkaiko nekazaritza-ekoizpenaren eredua ezagutarazi gura du, ustiategi txikietan oinarritua: horietan baserritarrek mimo handiz jagon edo zaintzen dituzte prozesuaren urrats guztiak azken produktua, kalitaterik onenekoa, lortu arte.

BBK Azokaren webgunea Bizkaiko ekoizleak azken kontsumitzaileekin komunikatzen dituen tresna da, hauek xehetasun guztiz ezagut ditzaten etxeetan jasotzen dituzten produktuak egiteko beharrezko lana eta arduraldia. Plataforma honek dibulgazio-funtzioa ere betetzen du, webgunearen ataletan datu garrantzitsuak baitaude Bizkaiko lehen sektoreaz: nekazaritza-azoken egutegia, erreportajeak eta ekoizleekin elkarrizketak, sasoiko produktuekin prestatzeko errezetak, eta atal berezi bat proiektu honetan sartu gura duten ekoizleentzat.

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

EUS_PROYECTO EN IMÁGENES
IKUSI GALERIA