BBK Bardin, genero-berdintasuna BBKren Hezkuntza Programa, genero-berdintasunaren eta begirunearen balioak nerabeen arteko sustatzeko.

BBKren Hezkuntza Programa, genero-berdintasunaren eta begirunearen balioak Bizkaiko nerabeen arteko sustatzeko.

Hezkuntza-programak hausnarketarako ingurune bat ezartzea du helburu.  Jardunaldi bat irauten du (6 ordu), bi saiotan banatuta. Saio horietan, maitasunari eta sexualitateari buruzko elkarrizketa ezartzen da Bizkaiko ikastetxeetako 12 eta 16 urte bitarteko gazte nerabeen artean. Horizonte ireki bat, definitzen gaituen aniztasuna eta berdintasunezko harremanak ezartzeko oztopoak aitortzen dituena.

BBK Bardin, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin, afektuen eta sexualitateen bihotzera egindako bidaia hezitzailea da.

BBK Bardin-en helburua da nerabeen bizitza afektibo-sexualaz jarrera irekiago, orekatuago, begirunetsuago eta berdintasunezkoagoa sustatzea.  Helburua ez da «irakastea», baizik eta prozesu elkarreragile edo interaktiboak dinamizatzea, pertsona bakoitzak bere ikuspegia (bir)pentsatzeko eta bere maila berekoekin egiaztatzeko aukera izan dezan.

– BBK Bardin-en helburuak 12 eta 14 urte arteko gazteentzat.

  • Genero-estereotipoak eta -rolak zalantzan jartzea: izan ere, nonahi daudenez gizarte-bizitzan, azkenean “berezkotzat” hartzen ditugu.
  • Onarpena, balorazioa eta begirunea: afektuzko harreman osasuntsu eta orekatuen gakoak.
  • Samurtasuna, harreman pertsonalaren modu gisa afektuen lurralde konplexuan.
  • Norberaren nortasuna eraikitzea.

– BBK Bardin-en helburuak 14 eta 6 urte arteko gazteentzat

  • Berdintasunezko maskulinotasunak, feminitate ahaldunduak: gizon eta emakume izateko beste era batzuk, samurragoak, enpatikoagoak, begirunetsuagoak.
  • Afektibitate- eta sexu-aniztasuna: afektibitatea eta sexualitatea mosaiko handi bat lez dira, eta hor pertsona bakoitzak bere piezak aurkitu behar ditu.
  • Noiz da “unea” sexu harremanak izateko?: onespen-beharrari erantzuten dioten talde-presioak desaktibatzea.
  • Afektibitate- eta sexu-esperientziaren gozamena kolokan jar dezaketen arriskuak ezagutu eta prebenitzea.

BBK-k, hezkuntzaren aldeko apustuan, 2018an CRUSH TO CRUSH proiektua abiarazi zuen eskola-inguruneko indarkeria matxistaren aurka; proiektu horretatik abiatuta garatu da BBK Bardin.

Crushtocrush