BBKren Gizarte Ekintza ingurumenaren iraunkortasunarekin eta zaintzarekin konprometituta dago, eta, horregatik, 2010. urteaz geroztik Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean dihardugu BBK Basoa proiektuan, Bizkaiko mendiak basoberritzeko proiektuan.

Ekimen hau BBKren Pagasarrira Igoera proiektuaren ondorioz sortu zen; proiektu horretan, ibilaldian izena ematen duen pertsona bakoitzeko, zuhaitz bat landatzen da BBK Basoan, 3 hektarea baino gehiagoko lursailean.

Zer espezie landatzen dira BBK Basoan?

BBK Basoan landatzen diren espezieak autoktonoak dira: pagoak, gorostiak, lizarrak, elorriak, haritzak eta urkiak. Espezie horiek landatzeak izurriteekiko eta gaixotasunekiko erresistentzia handiagoa eta zuhaitzaren iraupen handiagoa dakar.

Bizkaiko basoak hainbat deialditan basoberritzen dira urtean zehar, eta deialdi horietan interesa duten bizkaitarrek parte har dezakete.

Zergatik da garrantzitsua basoak berritzea?

Lurgaia Fundazioko kide den Jon Hidalgok azaldu digunez:

Dagoeneko ez da nahikoa daukaguna kontserbatzea, ahal dugun neurrian gure lehengo basoak berreskuratzen hasi behar dugu.