20 urte baino gehiago daramatzagu gazteak lan-merkatuan sar daitezen bultzatzen, prestakuntzarako eta lan-praktiketarako beken programa indartsu baten bidez. Programa horri esker, milaka gaztek beren burua espezializatu eta garatu ahal izan dute profesionalki.

Gizarte lehiakorragoa, berritzaileagoa eta ezagutzan oinarrituagoa eraikitzen laguntzeko asmoz, Bizkaian talentua hazten eta garatzen laguntzen saiatu gara, bai eta laneratzea sustatzen ere, lanbide-prestakuntzaren, formakuntza-beken eta autoenplegu-proiektuen bidez.

Urte hauetan guztietan, programa-sorta handia sustatu dugu, bai zuzenean, bai gure lurraldeko beste erakunde batzuekin lankidetzan, eta 12.700 pertsonari baino gehiagori eragin diegu. Urteko batez besteko aurrekontua 1.750.337 €koa izan da, eta pertsona eta urteko batez besteko inbertsioa 3.175 €koa.

Bizkaitarren garapen profesionalari laguntzeko, BBK-k beka ugari jarri ditu martxan urtean zehar:

  • Tokiko eta nazioarteko ikasketetarako bekak
  • Praktika-programak
  • Ikerketa-bekak

Adi hurrengo deialdiei!