Baduzu ideia edo negozio-proiekturik buruan, eta zure negozio-eredua baliozkotzeko laguntza behar duzu? Ez izan zalantzarik eta emazu izena BBK Ekinen, zure proiektua martxan jartzeko tresna guztiak jarriko ditugu zure eskura.

Izena eman apirilaren 4ra arte

Zergatik parte hartu?
Ikaskuntza eta garapena urratsez urrats

Ikaskuntza aktiboko programa bat, urratsez urrats diziplina eta egitura emango dizkizuna, zuk zure negozio-eredua eta -plana eraikitzen, baliozkotzen eta indartzen dituzun bitartean.

Mentoretza pertsonalizatuak

Mentore edo aholkulari pertsonal baten laguntza zure proiektua asmatu, erronka jo eta baliozkotzeko, negozioa eta beraren ahalmen edo gaitasuna definitzen duten funtsezko alderdietan aurrera egin ahala.

Proiektu onenentzako sariak

Hiru proiektu onenak programa amaitzean sarituko dira, negozioa bultza dezaten: 1. saria 10.000 €, 2. saria 5.000 € eta 3. saria 2.500 €.

Ekintzaileentzako komunitate globala

Komunitate bat zu bezalako beste ekintzaile batzuekin eta antzeko helburuak dituzten mentoreekin, konektatzeko, ikasteko eta esperientziak partekatzeko.

Metodologia eta egitura

Metodologia horrek ados egoten edo ez egoten laguntzen dizu zure negozioarentzat garrantzitsuenak diren erabakiak hartzeko, baita zure finantza-proiekzioak edo 3 urtera begira zure hazkunde- eta inpaktu-plana irudikatzeko ere.

Malgutasuna eta irisgarritasuna

Gure programa guztiz online da eta % 100 malgua. Lan egizu gura duzun lekutik, aurrera egiteko zuretzat une egokiena aukeratuz.

Izan aldaketaren parte eta gidatu etorkizuna

Ezagutu zurearen antzeko profilak eta konektatu beste gizarte-enpresa batzuekin Bizkaiko erronka eta aukera handienetako batzuetan lan edo behar eginez.

Baliabide gehigarriak
  • Adituekin tailerrak zure enpresaren antolaketa-kultura sortzeko moduaz, masterclass bat zure inbertsio-erronda prestatzeko, eta workshop bat zure pitch-a prestatu eta praktikatzeko.
  • Demo Day bat zuzenean. Programaren amaieran ekitaldi bat, non parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzten BBK Fundazioaren erabakiz osatutako epaimahai baten aurrean. Ezin duzu aukera galdu!

FORMULARIOA

OINARRIAK

KRONOGRAMA

Bidali zure eskaera: Osatutako eskaerak berrikusiko ditugu eta 25 parte-hartzaile aukeratuko ditugu programaren edizio berri honetarako.

Izena eman apirilaren 4ra arte

Ezagutu gainerako finalistak: Aurkezpen-ekitaldi bat egingo dugu BBK Kunan eta bertan gainontzeko partaideak eta programako mentore edo aholkulariak ezagutu ahal izango dituzu.

Aukeratu zure mentorea: Egizu matching prozesua! Ezagut itzazu BBK sareko, Kutxabank eta Bridge for Billions komunitate globaleko mentoreak eta aukeratu norekin lan egin gura duzun.

Murgil zaitez inkubazio-programan: Lau hilabete izango dituzu ekintzailetza-programa osotzeko, eta hor zure negozioaren zati garrantzitsuenak estaliko dituzu, eta programa amaitzeko, negozio-plana eta laburpen exekutiboa garatuko dituzu, aurkezteko prest, inbertitzaileen aurrean, adibidez.

Presta zaitez Demo Day-rako: Zure proiektua epaimahai baten aurrean aurkeztuko duzu. Hiru proiektu irabazleen artean egon zaitezke. Interesa izan dezaketen alderdien aurrean zure negozioa ezagutarazteko une ezin hobea izango da. Ezin duzu aukera galdu!

Ohiko galderak
Zenbat denbora behar da programan parte hartzeko?

Zuk zenbat eta denbora gehiago dedikatu, emaitzak hobeak izango dira. Jarduera guztiak astean 6-8 ordutan osatu ahal izateko moduan egituratu dugu programa, zure aholkulari edo mentorearekin ordubeteko bideo-deia eta tailerretan parte-hartzea barne, hau da zure programa.  Gainera, gogoratu programak irauten duen bitartean (4 hilabete) astean gutxienez 6 ordu dedikatzeko konpromisoa hartu beharko duzula, eta aurrez aurreko saioetara ere joan beharko duzula (lanaldien ordutegiak kontuan izango ditugu, zuri ahalik eta erraztasun gehien emateko).

 

Zenbat kostatzen da programan parte hartzea?

Ezer ez! Hau doako programa da, BBK Fundazioak finantzatua.

Zer teknologia behar dut programarako?

Ordenagailu eramangarria edo mahai gainekoa erabili behar duzu (ez tableta edo telefono mugikorra), eta, ahal dela, nabigatzaile hauetako bat: Google Chrome, Safari, Firefox. Interneterako konexio indartsua eta fidagarria izango duzula espero dugu, bai plataforman astero egingo duzun berrikuspenerako, bai bideo-dei bidez zure mentorearekin egingo dituzun deietan parte hartzeko.

Nire taldekideak nirekin lan egin al dezake proiektuan?

Bai, noski! Gure programa zure talde osoarekin lan egin dezazun egina dago. Zure taldekideak erraz gonbida ditzakezu zure proiektuarekin bat egitera, proiektua garatzen arazo barik laguntzeko. Taldekide batek eta biok aldi berean lan egin dezakezue, baina kontuan izan, hala ere, gure plataformak ez duela zuzeneko lankidetza ahalbidetzen, Google Docs-ekin bezala (taldekide baten edizioak soilik orria eguneratu ostean ikusiko dituzu, eta kontuz ibili behar duzu gainerakoen sarrerak ez «deuseztatzeko»).

Aurkezten banaiz, jabetza intelektualak kezkatzen nau. Kezkatu beharko nintzateke horretaz?

Espero dugu gure ospe edo izen ona berez mintzatzea gai honetan! Zure eskaera eta programako datuak isilpeko informazio gisa tratatzen ditugu. Gure terminoek eta baldintzek eta gure pribatutasun-politikak babesten dituzte datu horiek, eta zure aholkulari edo mentoreak ere Mentoretza Akordioa, konfidentzialtasun-klausula barne duena, sinatuko du.

Zein izango da nire mentorearen rol edo eginkizuna?

Zure mentoreak zure gidari gisa jardungo du programan zehar. Astez aste, zure mentoreak zure estrategia baliozkotzen eta zure hazkunde-plana diseinatzen lagunduko dizu. Mentoreek plataformaren barruan lagunduko dizute eta astean behin elkartuko dira zurekin (normalean bideo-deien bidez) zure aurrerapenak baliozkotzeko.