
- BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat
- Hautaturiko proiektuek laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez soldatari dagokion hileroko diru-kopurua jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin
BBK Ekin edozein adinetako pertsona ekintzaileentzat da, Bizkaian bizi badira edo Bizkaira itzuli gura badute beren enpresa-proiektua abian jartzeko.
- Eratu barik edo jarduera barik daudenak
- Edozein sektoretakoak
- Gizarte-erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia dutenak
Hilean 2.000€-ko soldatari dagokion diru-kopurua 2 urtez erabat zeure proiektuaz arduratu ahal izateko
Gura baduzu, zure proiektuaren “bazkide” minoritario bihurtuko gara, jaiotzen eta garatzen laguntzeko
Doako aholkularitza etengabea proiektua martxan jartzeko
Goi-mailako mentoring-a, nazioartean erreferente diren profesionalek emana zure proiektuaren eremuan
“Erakundeak eta Enpresak” bezala izena eman oraindik osatuta egon ez arren.
BBK EKIN ekintzailetza berritzaileari laguntzeko programa bat da, Bizkaian enpresa proiektuak garatu nahi dituzten eta bertan bizi diren ekintzaileentzat (edota atzerrian bizi diren Bizkaiko ekintzaileentzat, itzultzeko eta beren proiektuari hemen ekiteko gogoa badute).
BBK EKINen bitartez, laguntza zerbitzu eraginkorrenak ekintzaileen eskura ipiniko dira, gizarte erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia duten enpresa proiektu berritzaileak sortzea, abiaraztea eta garatzea bultzatzeko eta errazteko, bideragarritasunaren eta iraunkortasunaren logikari jarraituta.
BBK EKIN programa BBK Fundazioak diseinatu eta sustatzen duen ekimen bat da.
BBK Fundazioak mende bat baino gehiago darama Bizkaiko garapen ekonomikoari eta gizarte kohesioari laguntzen. Gure Gizarte Ekintzaren barnean, talentua eta ekintzailetza sustatzeko baliabideak daude, eta urtero-urtero, milaka lagunek ateratzen diete etekina enpresak sortzea xede duten BBK-ko programei.
Funtsean, lehiaketan parte har dezakete baldintza hauek betetzen dituzten ekintzaileek:
- Legezko bizitokia Bizkaian dutenak edo gaur egun atzerrian bizi diren bizkaitarrak, itzultzeko gogoa badute.
- Eskaera egitean, eskatzaileek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte.
- Eskatzaileek enpresa proiektua Bizkaian garatu eta abian jartzeko asmoa izan behar dute.
- Hautagaitzak banaka edo taldeka aurkez daitezke.
- Gutxienez, taldekide batek arduraldi esklusiboz jardungo du proiektua garatzen, bestelako zereginik gabe.
Hauta daitezkeen proiektuek ezaugarri hauek izan behar dituzte:
- Merkatuko enpresa proiektuak izan behar dute, edozein jarduera sektoretakoak, bideragarriak eta arrakasta izateko aukerekin.
- Lehentasuna izango dute abiarazteko eta martxan jartzeko laguntza jaso ondoren Bizkaiko gizarteari eta ekonomiari ekarpena egingo dieten enpresa proiektuek.
- Bizkaian garatzeko xedea izan behar dute, eta proiekzioak tokikoa edo nazioartekoa izan behar du.
- Gizarte osagaiari erreparatu behar diote, hori ezinbestekoa baita BBKren DNAn.
- Ezin dira jada abian egon. OHARRA: onartu egingo dira merkataritza sozietate gisa sortuta dauden baina jarduerarik ez duten proiektuak.
BBK EKIN programaren xedea enpresa proiektu berriei laguntzea da; hartara, ezinbestekoa da proiektu horiek Bizkaiko gizarte eta ingurumen kezkak beren merkataritza eragiketetan, ekoizpen prozesuetan, edo bezero, hornitzaile, langile eta abarrekiko harremanetan txertatu nahi izatea.
Gizarte erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia duten etorkizuneko enpresek, erabakiak hartu behar dituztenean, etekina ahalik eta handiena izan dadin jokatu ez ezik, kontuan hartu behar dute proiektuak iraunkorra izan behar duela epe luzera, eta Bizkaian eragin positiboa eduki behar duela.
Hona hemen gizarte erantzukizunaren eta lurraldearekiko loturaren ikuspegia txertatzen duten zenbait adibide:
- Bizkaiko gizartearen erronketarako erantzun hobeak proposatzen dituzten enpresa proiektuak. Horrelako erronkak dira, adibidez, biztanleriaren adina areagotzea, gazteen garapen profesionalari laguntzea, edo familia kontziliazioan laguntzea.
- Besteak beste, ingurumena zaintzeko, iraunkortasunerako, hezkuntza sustatzeko edo informazioa eskuratzeko aukera bideragarri bat proposatzen duten enpresa proiektuak.
- Plantillan edo eragiketetan ezaugarri hauek dituztenak lanean aritzea lehenesten duten enpresa proiektuak: lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten bizkaitarrak, gaitasun bereziak dituztenak, Bizkaiko emakumeak emakume gutxiegi dauden arlo profesionaletan, edo etorkinak.
Telefonoa
Helbidea
Kale Nagusia 19-21