BBK Family proiektuaren helburua Bizkaiko familiei seme-alabak hazten eta hezten laguntzea da, hazkunde handiagoa izan dezaten; eta erreferentziazko baliabidea izan gura du Bizkaian, lehen mailako prebentzioaren esparruan.

Psikologian, pedagogian eta hezkuntzan adituak diren profesionalek osatutako talde batek osatzen du BBK Family, eta bere webgunetik hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie familiei, beren bizi-zikloan zehar onuraz erabili ahal izan ditzaten.

BBK Family-ren beste helburuetako bat familien beharrizanen inguruko ezagutza sortzea da, kalitatezko zerbitzuekin erantzun ahal izateko; horregatik, balioa gehitzen duten eta familia-politiketan eta hezkuntza-erakundeetan inplementatu ahal diren azterlanak bultzatzen ditu, eta sentsibilizazio-kanpainak ere sustatzen ditu.

Azkenik, proiektu honek DOMO izeneko gune fisiko bat du, esperimentatu, jolas egin eta dibertitzeko, familien harremanak eta gaitasunak hobetuz. DOMO ibiltari hau Bizkaian herriz herri ibiltzen da, baina pandemia dela eta, oraingoz ez dago zerbitzu hau martxan.

Zerbitzu horien guztien bidez, familien eguneroko bizitzako egoerei erantzuten saiatzen da BBK Family, hezkuntza-gaitasunak areagotuz eta gizarte- eta hezkuntza-komunitatea indartuz.

Dagoeneko mila erabiltzaile baino gehiago dituen BBK Family Learning plataformaren bidez. Plataforma horrek ikastaro-katalogo zabala eskaintzen du, ikus-entzunezko prestakuntza-pilula laburrez eta tutoreek gainbegiraturiko praktikez osatua. Zerbitzu horiei online aholkularitza pertsonalizatua gehitu behar zaie; izan ere, bizi-prozesuan zehar, gurasoei zalantzak eta kezkak sortzen zaizkie: umetxoaren loa, beldurrak, kasketaldiak, nerabezaroan sortzen diren gatazkak, teknologien erabilera, banantzeak, … eta horiek banan-banaka edo modu indibidualizatuagoan konpondu behar dira.

Programan DOMOan antolaturiko hainbat ekitaldi sartzen dira, proiektua zabaltzeko eta familiei heziketaren bidean laguntzeko helburuarekin.  Iglu erako gune horrek proiektuan parte hartzen duten guztiek, familien hezkuntza-gaitasunen garapenean, esperientzia elkarreragile paregabea bizitzea bilatzen du.

horietan, hazkuntzarako beharrezkoak diren gaitasunak hobetzeko gakoak ematen dira. Eta ildo beretik, hainbat profesionalen artikuluak argitaratzen dira, prozesu hori zelan hobetu jorratzen duten gaiekin.

Liburuak, ipuinak, jolasak, filmak, … topa ditzakete familiek bertan, tarte onak igarotzeko eta seme-alabekin landu gura dituzten gaietarako laguntza gisa.

BBK Familyn hezkuntza arloko jardunaldiak ere antolatzen dira, gaitasunak hobetzeko tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, webinarrak… eta horietan familien eta profesionalen arteko topaketak bultzatzen dira, non, hazkuntza-prozesua hobetzeko gakoak eskaintzeaz gain, familiek beren kezkak kontsulta ditzaketen zuzenean.

Baina Bizkaian badira beste erakunde, elkarte eta profesional batzuk ere, besteak beste, familientzat interesgarriak izan daitezkeen tailerrak eta hitzaldiak antolatzen dituztenak. BBK Family erakunde horien bozgorailua izaten ere saiatzen da, eta bere agendaren bidez Bizkaian egiten dihardutenaren berri ematen du. Labur esanda, familiek erakunde, entitate eta profesional horiek ere topatuko dituzte baliabide-gida batean, bertan agertuko baitira kalitate-irizpide batzuk bete ostean.

Elkarrizketak

Elkarrizketa Pepa Hornori lotura afektiboari buruz

Pepa Horno aholkularia da psikologia independentean, haurtzaro, afektibitate eta babesean espezializatua. Haurren Aholkularitzarako Espirales Taldeko kidea ere bada.

Elkarrizketa Susana Brignoni-ri nerabezaroaz

Susana Brignoni psikologoa da, eta tutoretzapeko haur eta nerabeentzako arreta klinikoko zerbitzuaren koordinatzailea Bartzelonan, eta osasun mentaletarako Nou Barris fundazioko Zuzendaritza Kontseiluko kidea. Haurren eta nerabeen arretan, osasun mentaleko errehabilitazioan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arretan diharduten taldeen gainbegirale klinikoa ere bada.

Elkarrizketa Montse Plazarekin genero-indarkeriaz

Montse Plaza familia harremanetan adituak diren psikologoak biltzen dituen Conexus elkarteko lehendakaria da, eta indarkeria matxistaren inguruan ikertzen ari da.

Elkarrizketa Tania Sánchezekin nutrizioaz