BBK Karpin Fauna
BBK Karpin Fauna legez kanpoko trafikoagatik konfiskatutako basabereei, abandonatutako maskotei, berreskuratzeko zentroetatik eta antzeko beste jatorri batzuetatik datorren fauna autoktono berreskuraezinari harrera egiteko zentroa da.

Parkea, bere horretan, 1995eko maiatzean ireki zen, eta ehun urtetik gora dituen 20 hektareako finka bat da; bertotik, euskal geografiako haran ikusgarrienetako bat ikusten da. BBK Karpin Fauna 55 espezie baino gehiagorentzako babesleku pribilegiatua da, 3.500 milioi urteko eboluzioaren emaitza.

2000. urteaz geroztik, parkeak ingurumen-kontserbazioaren eta jasangarritasunaren arloko informaziora eta hezkuntzara bideratutako hainbat lan-ildo ditu, batez ere fauna eta florari dagokionez.

2003. urtetik aurrera, Parkea handitu egin zen, eta Arlo Tematiko berriak sortu ziren, non “Espezieen eboluzioa” kontzeptua jorratzen den, KARPIN ABENTURA sortuz.
BBK Karpin Fauna, aisialdi eta turismo arduratsurako, familia-txangorako, eta ingurune naturalaren aurrean zelan jokatu behar dugun ikasteko eta jasangarritasunarekin konprometitzeko zentroa da, zalantza barik.