BBK Mediateka
Azkuna Zentroko BBK Mediateka liburutegi berritzailea da, elkarbizitzarako eta kultura-trukerako gunea, pertsona guztien eskura dagoena.

BBK Mediateka 2010ean ireki zen, eta urtero milioi-erdi pertsona baino gehiago igarotzen dira bertatik. Hamar urteotan, ekipamendu hori erreferentzia bihurtu da herritarrentzat. BBK Mediatekak lan handia egin du iragan hamarkadan, literatura eta letren mundua hainbat publikorengana hurbiltzeko, askotariko jarduerak programatuz.

Herritar guztientzako sarbide libreko gunea da, eta irakurketa, azterketa edo ikerketaren bidez aisialdia, ikaskuntza eta kultura sustatzea du helburu. Horretarako, diziplina anitzeko, dibulgazioko eta eguneratutako bilduma zabala du, 70.000 dokumentu baino gehiagokoa formatu digitalean zein fisikoan, ardatza gaur egungoan eta bilduma berezietan jarrita (komiki, osasun eta ongizate, aisialdi eta zaletasun, hainbat hizkuntzatako literatura eta abarretan). Horrez gain, liburuak, CDak, DVDak eta bideo-jokoak mailegatzeko zerbitzua ere badu.

BBK Mediatekaren zerbitzuak

BBK Mediatekak hainbat zerbitzu jartzen ditu erabiltzaileen eskura:

Bideo-jokoen erabilera arduratsua sustatzeko asmoz, Azkuna Zentroak gai horri soilik eskainitako gune bat du, JokuPlay izenekoa. 14 urtetik gorako gazteek bideo-jokoez gozatzeko gunea da. Joko horiek bideo-jokoetan adituak direnek aukeratu dituzte, adingabeentzat arrisku bakoak direla ziurtatzeko. Joko teknologikoen eta mahai-jokoen eskaintzan indarkeriarik eta sexismorik gabeko proposamenak daude. JokuPlayk balio positiboak transmititzen dituzten hezkuntza-jarduerak ere antolatzen ditu, eta ezagutza edo jakintza sustatzen da jolasaren bidez.

BBK Mediatekak zenbait ordenagailu ditu, edozein erabiltzailek Internetera sartu ahal izateko, online katalogoa kontsultatzeko eta ofimatikako hainbat tresnarekin lan egiteko.

Ez da beharrezkoa txartel bat edukitzea zerbitzu hori eskuratzeko. Ordenagailuak Az txartela baduzu edo unean uneko erabilera zehatz bat egiteko erabil daitezke.

BBK Mediatekak badu talde-lanerako gune bat ere. Baldintzak eta betebeharrak:

  • Taldeak gutxienez 2 pertsona izan beharko ditu, eta gehienez 8.
  • Erreserba BBK Mediatekako hirugarren solairuan egin daiteke, edo webgunean, edo telefonoz (946 124 363) edo BBK Mediatekan eskuragarri dauden terminaletan, gehienez ere 15 egun lehenago. Horretarako, Az txartela edo EISPko txartela aurkeztu behar da, taldeko kide batena, gutxienez.
  • Erreserba-ordua hasi eta 15 minutura erabiltzailea edo taldea agertu ez bada, erreserba baliogabetutzat joko da.
  • BBK Espazioa egunero erabiltzeko gehieneko denbora ondoz ondoko 2 ordura mugatuko da erabiltzaile-taldearentzat, eta hilean gehienez 12 ordu emango dira erabiltzaile bakoitzeko.
  • BBK Mediatekaren ordutegi bera izango da gune hori erabiltzeko. Hala ere, BBK Mediateka itxi baino 15 minutu lehenago hustu beharko da.
Ikus-entzunezko baliabideak eta erreprografia

BBK Mediatekak ikus-entzunezko material batzuk jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hala nola liburuak edo bideo-jokoak, eta horiek maileguan har daitezke.  Erreprografia-zerbitzua ere eskaintzen du, inprimagailuak eta fotokopiagailuak barne dituena, behar duten pertsonek autozerbitzuko erregimenean erabili ahal izan ditzaten.

Mediatekaren barruan hainbat gune daude eraikineko 3 solairuetan banatuta.  Gune horien artean honakoak nabarmentzen dira: Txikiland, Kiosko, Komikteka, MediaLab gelak, ikasgelak eta hainbat jakintza-arlo edo diziplinari buruzko dokumentuak dituzten atalak.

Zentroko ordutegia

Astelehenetik ostegunera
7:00-23:00
Ostiraletan
7:00-24:00
Larunbatetan
8:30-24:00
Igande eta jaiegunetan
8:30-23:00


Telefonoa

944 014 014