BBK OFF Festival

BBK Salak beharrean segitzen du Bilbo erdian dagoen kultura-gune honek publiko zabalagoa har dezan proposamen berri batekin: BBK OFF FESTIVAL; bere helburu nagusia lan eszeniko alternatiboak sustatzea eta erakustea da. Salak uztaileko bigarren astean proposamen ausartak jarriko ditu eszenatokian, gure artisten talentua bultzatzeko, Euskadiko artistentzako lehen OFF lehiaketaren bidez.

50eko hamarkadan Broadwayko superprodukzioen kontrapuntu alternatibo gisa New Yorken sortua, “Off antzerki” esamoldeak zirkuitu komertzialetik kanpo aurkezten diren aurrekontu eta formatu txikiko muntatzeak hartzen ditu. Forma alternatibo hau olerkariek, kantautoreek, antzerkigileek, diseinatzaileek eta konbentzionalak ez ziren gainontzeko artistek euren artea askatasunez adierazteko gune bihurtu zen, jendetza handien eskakizunei erantzuteko beharrik barik.

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

EUS_PROYECTO EN IMÁGENES
IKUSI GALERIA