
BBK-k beste gune bat ireki du Bilboko Zazpikaleetan, erretiro-garaian edo etapa horretan sartzeko zorian daudenek hainbat jardueratan parte har dezaten, beren burua prestatu, ideiak eman eta gara ditzaten.
55 urte baino gehiago badituzu eta aktibo jarraitu gura baduzu, zentroaren sarrera libreko jardueretara etor zaitezke eta laster izena eman ahal izango duzu.
Zentroak bost arlo ditu erabiltzaileek jarduera hauei onura atera ahal izateko. Sasoiko guneetan helduentzako ikastaroak eta jarduerak gauzatuko dira eta honela, horietan parte hartzen dutenek ideiak proiektatzeko, ikasteko eta berritzeko gaitasuna garatuko dute. Erretiro aktiboko tailerrak antolatuko dira, baita kultura-topaketak, antzerkia, irakurketa dramatizatuak eta gaitasun digitalak garatzeko prestakuntza ere.
Gutxi barru tailer berriak argitaratuko ditugu.
Formakuntzarako gunea
Tailer hauen helburua zure bizi-kalitatea hobetzen lagunduko zaituzten, zure erronka pertsonaletara eta etorkizunari aurre egiteko mekanismo onenekin lagunduko dizuten hainbat gai ezagutzea da. Jarduera hauek proiektuen traktore izan nahi duten pertsonak prestatzeko asmoz antolatuta daude.
Gure gizartearen erronka nagusiei irtenbidea emango dieten hausnarketa, ezagutza sortzeko eta ekimenak sortzeko laborategia da. Hemen, zeure buruari erronka egingo diozu, arazo zehatzei irtenbideen bila aritu eta gizarte eta komunitate garapenerako ekimenak diseinatzeko aukera izango duzu.
Esperientzia gunea
Beti gura izan baina ezin izan dituzun esperientzietan parte hartu eta gozatzeko aukera izango duzu. Arte, moda, kirol eta beste gai askori buruzko jarduerak dituzu zain.
Kulturarako gunea
Hurbildu zaitez kulturara beste era batera: Guggenheim, ipuin-antzezpena Carmen Pardorekin, antzerkia ltziar Lazkanorekin edo musika-antzerkia Eva Ausí-rekin, besteak beste.
Har ezazu parte gure eztabaidetan (fisiko zein birtualetan), eta zenbait gai jorratuko ditugu elkarrizketa irekien metodologiarekin, eremu bakoitzean adituak diren pertsonak buru direla.
BBK Sasoiko gunea Erronda kalean (z/g) dago, Bilboko Zazpikaleetan.
Argibide gehiago gura baduzu, jarri gurekin harremanetan 94 416 46 46 telefonora deituz, edo hurrengo botoiaren bidez:
Jarri harremanetan BBK SASOIKOrekin
Bertan aurrez aurre edo era birtualean parte hartzeko aukera eskaintzen da, Bizkaiko hiriburuko zentrotik urrun dauden pertsonak ere gune berri honetaz baliatu ahal izateko. Formatu honi esker, 55 urtez gorakoentzako BBK jardueretan parte hartzen dutenek aukera izango dute:
- Beren kezkei eta autorrealizatzeko gogoari erantzuteko
- Gizarteari egin diezaioketen ekarpena balioztatzeko
- Interes komunak, ekintzak eta ahaleginak bateratzeko
- Pertsona bakoitzaren gaitasunak sustatzeko, batzuetan ekintzen sustatzaile eta beste batzuetan horien hartzaile bihurtuta
- Ekintza irekiak eta belaunaldien artekoak sustatzeko
- Gizartearen parte-hartzea piztuko dituzten ideiak, ekimenak eta proiektuak sortzeko
Sasoiko filosofiak ez du gaur egun dauden erretiratuen zentro eta zahar-etxeen ereduarekin lehiatu gura, baizik eta eredu horren osagarri alternatiboa izan gura du, eta bere jardunbide egokiak estrapolagarriak izan daitezke beste BBK zentro batzuetara.
Helbidea
Ronda Kalea z/g
Telefonoa