Topaketa bat Europako joeretako profesionalekin, joerek berrikuntzan, hazkundean, sormenean eta etorkizunaren eraikuntzan duten eginkizuna ezagutzeko.

Inskripzioak

Modalitate presentziala (04/30etik aurrera erabilgarri)
Online modalitatea

Data: osteguna, 2021eko maiatzaren 20a, 09:00etatik 19:00etara


Lekua: aurrez aurrekoa, BBK Sala, Bilbo; eta online


Nori dago zuzenduta

Joerek beren negozioaren garapen, berrikuntza eta hazkundeari egiten dioten ekarpena eta aukerak aurkitzeko, berritzeko edo etorkizunari aurrea hartzeko duten ahalmena aztertzeko interesa duten pertsona, enpresa eta erakundeei dago zuzenduta.

Publiko zabalari ere bai: joeren eta berrikuntzaren profesionalei, zuzendaritzetakoei, aholkulariei, negozio-jabeei eta ETEei, garapen-zuzendariei, komunikatzaileei, diseinatzaileei, erakunde publikoetako arduradunei, ikasleei, ikertzaileei edo ekintzaileei.

Zer jasoko dute bertaratuek
  • Programa osora sarbidea
  • Saioetako bakoitzeko galdera-txandetan parte-hartzea
  • Ekitaldia egin ostean, grabaturiko hitzaldietarako sarbidea
Laguntzaileak

GU Design

Innguma

Biolan

HIZLARIEN BIOGRAFIAK

Livia Fioretti, Global Insight Networken zuzendaria, Trendwatching

Bartzelonan bizi den Liviak TrendWatching komunitatea zuzentzen du, zeina mundu osoko joeren 600 profesional baino gehiagok osatzen duten.  Aurretik, analista gisa egin zuen lan Hego Amerikarako eta Erdialdeko Amerikarako. Livia eskarmentu handiko hizlari publikoa eta tailerren erraztailea da, eta mundu osoko bezeroei neurrirako proiektuak entregatu dizkie eta joeren inguruan hainbat hitzaldi aurkeztu ditu ekitaldi askotan, Ekuadorretik hasi eta Norvegiara arte. Gonbidatutako irakaslea da Hogeschool van Amsterdam delakoan eta VIA University Collegean, Aarhus, Dinamarca. Azken aldian hainbat web mintegi antolatu ditu Hult International Business School (Cambridge), Turner Broadcasting (São Paulo), University of East London, Newcastle University, Congresso Brasileiro Da Arquitetura Da Felicidade eta George Brown College (Kanada) zentroentzat.

Lourdes Rodríguez, joeren analista eta ikertzaile nagusia, aholkulari independentea

Psikologian lizentziatua, enpresa liderren joeren ikuspegi estrategikoan, ikerketan, analisian eta kontzeptualizazioan aditua. 10 urte baino gehiagoko bere jarduera profesionala hainbat ikastetxetan eta unibertsitatetan irakasle lanekin konbinatu du, eta berrikuntza, joera eta etorkizunaren diseinuaren inguruko hitzaldiak eta mintegiak eskaintzen dizkie goi zuzendariei, erakunde publikoei, eskolei, unibertsitateei eta erreferentziako elkarteei, besteak beste, Ingurumeneko Ministerioa, UNESCO, Deloitte NL, Greenpeace, Equifax, Grupo ADEO, Ogilvy, Banco Santander edo BBVA.

Gaur egun, Teach the Future nazioarteko erakundean munduko sarearen kolaboratzaile lana Mindset joeren behatokiaren arduradun lanarekin tartekatzen du.  Horrez gain, Design Futures Initiative erakundearen kide da.

Els Dragt, joeren hezitzailea eta ikertzaile independentea, Studio Elsewhere

Els Dragt joeren ikertzaile independente bat da. Amsterdamen bizi da, eta hogei urtetik gora daramatza aldaketaren haziak detektatzen eta aztertzen. Studio Elsewhere bezala freelance bihurtu aurretik, hainbat agentziarako eta nazioarteko hainbat bezeroentzat egin zuen lan, irabazi asmorik gabeko erakundeetatik hasi eta enpresa komertzialetara arte. Gaur egun, Elsek besteei erakusten die euren kabuz joerak ikertzen. Haren bezeroen artean nabarmendu behar ditugu: KPN Telecom, Manchester City Football Group, HIVOS (GKE bat), Herbeheretako gobernua eta Viacom. Ikerketarekin lotutako hainbat liburu idatzi ditu, How to Research Trends eta Dare to Ask, esaterako (BIS Publishers).  Gonbidatutako irakasle gisa, Elsek Europako hainbat unibertsitatetan ematen ditu klaseak, non hiru faseko joeren metodoa euren ikasketa programetan barneratzen dituzten.

Louise Byg Kongsholm, Pej Gruppen joeren eskandinaviar institutuan jabea, zuzendari betearazlea eta joeren aholkularia da

Louise ideia sakonen hizlari nagusia da eta joeren aholkularia eta ikertzailea. Horrez gain, liburuen egile ezaguna izateaz gain, joeren, diseinuaren, modaren, barne dekorazioaren, txikizkako salmenta eta eskandinaviar elikaduraren idazlea da.

Horrez gain, Pej Gruppen joeren eskandinaviar erakundearen jabea eta zuzendaria ere bada (1975an sortua). Louise TOJ Daniar lau aldizkarien burua eta editorea da, eta hainbat liburu idatzi ditu joeren, txikizkako merkataritzaren etorkizunari eta bizitzaren etapen segmentazioaren inguruan. Kontsumitzailearen jokabideari, txikizkako salmentari eta elikadurari buruzko joeretan aditua da, eta baita joeren ikerketan ere, diziplina gisa. Gainera, urte osoko agenda beteta duen hizlari ezaguna da.

Gema Requena, sortzailea, jakintzaren eta talentuaren katalizatzailea da, Nethuntingen

Joeren analista eta ikuspegi liderra.  Inpaktu positiboaren enbaxadorea

Nethuntingen sortzailea, hizlaria eta aholkulari estrategikoa da marketin, berrikuntza, etorkizuneko diseinu, jasangarritasun eta ODS arloetan.

Bere xedea banakoa sozietatearekin, kulturarekin eta teknologiarekin lotuta ulertzen du. Joeren inguruan ikertzen, idazten, aholkuak ematen eta prestakuntza ematen du, eta aurre hartzeko gaitasuna demostratu du hainbat urtetan zehar.

Komunikazioan, marketinean, soziologian, joeren ikerketan, coolhunting delakoan, modan, hirien diseinuan, garapen jasangarrian eta berrikuntza sozialean trebatua, bere gaitasun autodidaktari eta etengabe ikasteari esker, hazten jarraitzen du, eta aztertzeko tresnak eta ereduak sortuz ere jakintza ekartzen du.

Luca Morena, doktorea eta Nextatlasen sortzailea eta zuzendari betearazlea

Luca Morenak Boloniako Unibertsitatearen Filosofiako doktoretza du eta doktoretza ondorengoa Turingo Unibertsitatearen Ontologia Laborategian egin du. Bere ikertzeko interes handienak teknologiaren filosofia eta Adimen Artifiziala da.  Luca iCoolhunt SpA / Nextatlas enpresaren sortzaileetako bat eta zuzendari betearazlea da.

Hanne Lindholt Caspersen, berrikuntza aholkulari nagusia, TRENDONE

Hanne Caspersenek TRENDONEN egiten du lan 2019az geroztik aholkulari eta joeren berrikuntzako kontsultore gisa. 1998 eta 2019 bitartean, landako joeren eta ikerketen analisiarekin lotutako hainbat kargu bete zituen Philips Desingen, Herbeheretan. Azken karguan joeren zuzendari kreatiboa izan zen diseinu estrategikoan. Pertsonei zuzendutako diseinu estrategikoaren pentsatzailea, erraztaile profesionala eta hizlari nagusia da, eta arreta medikuen, kontsumitzaileen bizimodua, zientzia eta teknologia eremuen ezagutza sakona du. Hackatone-etan (garatzaileen topaketak ideia berriak sortzeko) parte hartu du, Delft eta DJMX Unibertsitate Teknikoan joeren ikerketa klaseak ematen ditu (kazetaritza eta komunikabideen daniar eskola), hainbat artikulu idatzi ditu, hainbat patenteren koegilea da eta idazmen kreatiboaz gozatzen du.

Geraldine Wharry, modaren futurista, hezitzailea eta diseinatzailea. Trend Ateliarren sortzailea

Geraldine Wharry modako futurista, hizlari publikoa, hezitzailea eta diseinatzailea da, modaren industrian 20 urteko esperientziarekin. Munduko hainbat liderrekin erabili da bere lana, eta eragina izan du Estatu Batuetako, Europako eta Asiako teknologia, bizi estiloa, edertasuna, txikizkako salmenta, berrikuntza, elektronika eta gazteen kultura bezalako arlo desberdinetan. Aldizka BBCn, Voguen, Vicen eta nazioarteko beste hainbat aldizkaritan ere agertzen dira bere iritziak. Geraldinek hausnartzera gonbidatzen duten etorkizunari buruz idazten du Dazed Beautyrentzat.

Jakintzaren zaletu amorratua, etorkizuna aurreikusteko eta etorkizuneko agertokien metodologiei buruzko hitzaldiak ematen ditu hainbat unibertsitatetan: Royal College of Fashion, London College of Fashion eta Institute of Design, adibidez. Horrez gain, klima aldaketaren aurkako tutoretzan eta aktibismoan aritu da lanean.

Emma Chiu, Wunderman Thompson Intelligenceren zuzendari orokorra da

Emmak Wunderman Thompson Intelligence zuzentzen du, etorkizunari eta berrikuntzari buruzko agentziako adituen taldea. Horrez gain, kultura eta jokabide aldaketak, sektoreko berrikuntzak eta zeitgeist aldaketak (denboren espiritua) barne hartzen dituzten jakintza kualitatiboetan eta kuantitatiboetan oinarritutako estrategia iraunkorrak eraikitzen laguntzen die markei. Hainbat markarentzat egin du lan, besteak beste: Microsoft, Shiseido, Unilever, Samsung eta Campari.

Emmaren aurreikuspenak eta lidergo intelektuala mundu osoko hainbat argitalpenetan bildu dira eta The Telegraph, Creative Review, New York Magazine, Dazed Digital eta Vogue aldizkarietan ere agertu dira. Emma 2020 WARC Awardseren epaileen mahaiko kidea eta 2020ko International Color Awards direlakoena ere da.  Horrez gain, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du, SXSW Interactive, Adobe Max eta Pause Fest, adibidez.

Emma New Yorken bizi da.