BBK Udalekuak
BBK-k hezkuntzaren arloan gauzatzen duen gizarte-ekintzaren barruan, 1983an finkatutako norabide berriarekin, BBK Udalekuak programa jarri zen martxan, prestakuntza-, kirol- eta aisialdi-jardueren bidez bizikidetzaren balioetan sakontzeko, betiere natura ardatz egituratzaile gisa hartuta.

Hasiera-hasieratik, aisialdirako hezkuntza sustatzea izan du helburu, haren alderdi ludikoa eta ingurumen-alderdia azpimarratuz. Ekinbide honekin, lana eta familia-bizitza bateragarri egiten lagundu gura du BBK-k udako hilabeteetan, eta horretarako gune pribilegiatu bat eskaintzen du aisialdi konstruktiboaz gozatzeko, bere jarduerak naturaren erabilera probetxugarri eta jasangarriarekin uztartuz.

BBK Udalekuak Busturian dagoen BBK Urdaibai zentroan egiten dira, Urdaibairen bihotzean, UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatutako natura-gune ederrean, eta Bizkaiko familientzat aisialdi aktiboaren erreferentzia nagusietako bat da.

Bere 37. edizioan (2020, Covid19) Udalekuak bere jarduerak birbideratu zituen ingurumen-osagaiarekin (eta, bereziki, klima-aldaketarekin) lotutako GJHak bere ardatz egituratzaile bihurtzeko. Era berean, ingelesa sartu zen komunikazio-hizkuntza gisa, euskaraz gain (eta gaztelania, dagokion txandan), ingurumen eta jasangarritasunarekin lotutako jarduerak ingelesez egitekoak baitziren.

Hiru programaren inguruan antolatu ziren horiek:

klima aldaketa

Jolas aktiboen, komikien eta beste jarduera ludiko-artistiko batzuen bidez klima-aldaketaren kontzeptuak landuko dira, espero diren eragin edo inpaktuak, baita horrek naturan eta gure bizimoduan dituen ondorioak ere.

CO murrizten

Energia, mugikortasuna… bezalako kontzeptuak landuko dira, eta horiek klima-aldaketarekin duten lotura, tailer, jarduera fisiko (bela, bizikleta-ibilaldi, …) eta eskulanen bidez.

Natura eta klima

Natura babesteak duen garrantzia lantzeko programa, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta “erresilientzia” (klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko, edo horietatik suspertzeko, gure gaitasuna) areagotzeko modu adimentsu gisa, uretako jardueren edo gaikako txangoen bidez.

*Covid 19 dela eta, ez dira gauzatu.