BBK Venture Philanthropy
Gizarte-eragina maximizatuz Bizkaian

BBK Venture Philanthropy programaren helburua da Bizkaian gizarte- eta ingurumen-eragin edo inpaktuko ekintzailetza eta inbertsioa sustatzea. Proiektu finalistak Ship2b-rekin batera garatu den azelerazio-programa pertsonalizatu batez baliatu ahal izango dira, baita programa horretarako BBK-k 100.000 €rekin hornitu duen finantzaketa-funts berezi batez ere.

Zer eskaintzen dizugu?

Azelerazioa

Azelerazio-programa pertsonalizatua, proiektu bakoitzeko 30.000 €-tan baloratua.

Mentoring

Lehen mailako mentore edo aholkularien sarea, proiektua garatzen laguntzeko.

Aliantzak

Aliantza estrategikoak zure sektoreko erakunde handiekin.

Inbertsioa

Venture Philanthropy funtsa, 100K€koa, BBK-k bultzatua. Funts gehigarriak/inbertsio-bideak eskuratzeko aukera.

Bigarren edizioko finalistak

Insekt label

Intsektikultura-proiektua, target behartsuentzako elikagai funtzional eta jasangarriak, peptido bioaktiboen kontzentratu disolbagarrien (proteina) formatuan, garatzeko.

The Good Riders

Azken miliako delivery eta entregarako lehen plataforma, langileen artean % 70 ezinduak dituena eta ibilgailu elektrikoak (hasiera batean, bizikletak eta motor elektrikoak) erabiltzen dituena.

APlanet

Erakundeei Gizarte Erantzukizuna hurrengo mailara eroaten laguntzen die, zenbait irtenbide teknologikorekin, jasangarriagoak izan daitezen eta gizartean eta ingurumenean eragin positibo handiagoa izan dezaten. Horretarako, inpaktu edo eragin-datuak aztertzen ditu, jasangarritasun-txosten edo memoriak sortzen ditu, boluntariotza korporatiboaren kudeaketa egiten du, etab.

LabsLand

Provides schools and universities access to laboratories and real education equipment, through the Internet, mainly covering the fields of physics, technology and engineering, although the platform could cover many more fields.

Lehen edizioko finalistak

WATS

Wats-ek metodologia berritzailea aurkeztu du, Finlandian inspiratua, balioetan jendea hezten duena kirolean indarkeria desagerrarazteko.

KUVU

Kuvu ostatatze-plataforma bat da, non harremanetan jartzen diren gazteak eta etxean lekua libre duten pertsona nagusiak, honela belaunaldien arteko harremanak sortuz.

GAPTAIN

Ikastetxeetarako Segureskola akreditazioaren bidez, ikastetxeak eta familiak prestatzen ditu pertsonen ongizate digitalaren oinarri diren hiru zutabeetan: Ingurune ziberseguruak, Gaitasun digitala eta Segurtasun- eta gainbegiratze-teknologia.

LIFE KONTAINER

Life Kontainer-ek edukiontzi bat garatu du, Saharaz azpiko Afrikan elikagaien kontserbazioa eta manipulazioa errazten dituena. Gainera, migratzaileak erabiltzen ditu Bilbon, eta produktua ezartzen den eskualde bakoitzeko pertsonak.