BBKI 4.0 jokoa BBK-k eta GAIA Klusterrak doako bideo-joko bat sortu dute, industria- eta teknologia-bokazioak sustatzeko 8-14 urte bitarteko umeen artean

BBK-k eta GAIA Klusterrak doako bideo-joko bat sortu dute, industria- eta teknologia-bokazioak sustatzeko 8-14 urte bitarteko umeen artean.

“BBKI 4.0 jokoa” joko gamifikatu bat da, patinete-fabrika batean oinarritua, baliabide-kudeaketa eta estrategia jokoaren adibide gisa, eta haurrei (8 eta 14 urte bitartekoei) industria-prozesuen ikuspegi teknikoa eta teknologikoa ematen die, 4.0 industriaren ingurune horretara bultzatuz eta hurbilaraziz, eta horretarako bokazioak piztuz.

Horregatik, irakasleak, ikastetxeetako arduradunak eta gurasoak jokoa beren gailu mugikorretan deskargatzera animatzen ditugu, gamifikazioak dituen onurak azpimarratuz: arreta eta erreakzio-denbora hobetzea, alfabetizazio teknologikoa, ataza anitzeko pentsamoldea eta talde-lana sustatzea.

ZELAN PARTE HARTU EKIMENEAN?

Ekimenarekin bat egin gura duten ikastetxeen arteko txapelketa bat planteatzen da, bi fasetan:

  1. AURRETIKO FASEA

Fase hau abenduaren 22an hasiko da eta urtarrilaren 28an amaituko da. Jokora hurbiltzeko eta hasteko fase honetan, ikastetxeek (klubek) eurek izango dute ikasleen artean txapelketak antolatzeko ardura. Klub bakoitzeko jokalari-kopurua ez dago mugatuta.

  1. FINALA

Antolatzaileek azken lehiaketa bat deituko dute aurretiko fasean jokoa erabiltzen aktiboen izandako 5 ikastetxeen artean.

5 klub onenen arteko finala, non bakoitzak bere jokalariak aukeratuko dituen, honako parametro hauek dituen lehiaketa izango da:

Gutxieneko jokalariak: 4; gutxieneko partidak: 4.

Emaitza onena lortzen duen taldea izango da irabazlea, eta ekitaldi bat antolatuko da sari-banaketa barne.

ZER EGIN BEHAR DU IKASTETXE BATEK PARTE HARTZEKO?

Maila baten barruan (adibidez, 6. mailan) gura beste talde aukera ditzake eta “klub-kodea” esleitu horiei. Parte hartu gura duten talde horietako ikasleek, app-a deskargatu ostean, erregistratzeko aukera izango dute eta kodearekin klubeko kide egin ahal izango dira lehiaketetan parte hartzeko. Ikasle bakoitzak partida bakarra jokatuko du, ordubete ingurukoa, modu jarraituan edo etenean.

Kontsultetarako posta elek.: caraciolo@gaia.es

Deskargatu jokoa eta kudeatu patinete-fabrika !!